SDE / ALBISTEAK

Garaipena geldiunearen ostean (2-1)

Emakumezkoen lehen taldea Pozuelori gailendu zaio etxean

Itzuli

13/10/2019 14:41

Emakumezkoen lehen taldea Pozuelori gailendu zaio Ligako bosgarren jardunaldian. Armaginek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute geldiunetik bueltan eta gora begiratzen jarraitzen dute. Azken neurketetan sentsazio onak bildu eta gero, Iker Dorronsororen neskak gehiago izan dira gaur eta hiru puntuak lortu dituzte Adulek eta Miriamek egindako golei esker.

Eibartarrak norgehiagoka erritmo handitara eramaten saiatu dira. Baloi jabetzaren bitartez sakontasuna lortzen saiatu dira hegaletatik eta hala lehen abaguneak sortu dituzte. Lehen gola, ordea, lehen zatiko amaieran iritsi da. 42. minutuan Adulek taldea aurreratu du markagailuan. Hori gutxi balitz, atsedenaldira iritsi aurretik, epaileak penaltia adierazi du Eibarren alde. Miriamek hartu du jaurtitzeko ardura eta ez du hutsik egin.

Bigarren zatian, aldiz, kanpoko taldea lehia berdintzen saiatu da. Hamargarren minutura iristearekin batera, Pozuelok errenta murriztea lortu du Gabi Moralesek jaurtitako falta baten bitartez. Aldaik ezin izan du gehiago egin. Oraindik minutu asko falta ziren arren, Dorronsororen neskek ederki eutsi diote goiari denboraldiko bigarren garaipena eskuratzeko.

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

18 AZ

17:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

19 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi