SDE / ALBISTEAK

Fran Garagarza pozik azaldu da neguko merkatuan egindako mugimenduekin

Eibarreko Kirol Zendariak "deserosoa" den neguko leihoan inguruko gogoeta egin du

Itzuli

04/02/2020 14:14

Eibarreko Kirol Zuzendaria, Fran Garargarza, pozik azaldu da klubak neguko merkatuan egin dituen mugimenduekin. Kirol Zuzendaria kontent agertu da eguerdian Ipuruan eskainitako prentsaurrekoan. Garagarzaren esanetan, “deserosoa” da neguko merkatua. Eibarrek bi fitxaketa gauzatu ditu Sebastián Cristóforo eta Rafa Soares, eta ez da jokalaririk irten.

“Neguko merkaldia oso exigentea da, mugimendu askokoa eta behar dugun guztia aurrera eraman ahal izateko lan handia egin behar da POzik gaude egindako mugimenduekin. Adin oneko bi jokalari ekarri ditugu. Oraina eta etorkizuna duten jokalariak dira. Erosteko aukera dute biek”.

“Erabaki guztiak ondo aztertu dira Kirol Komisioaren, lehen taldeko lan taldearen eta Idazkaritza Teknikoaren artean. Izandako lesioek gogoeta egitera eraman gaitu. Izan ere, filialeko jokalariak erabili behar izan ditugu deialdiak osatzeko”.

Rafa Soaresen eta Sebastian Cristófororen etorrerarekin guztira 24 jokalariz osatutako plantilla du lehen taldeak, “azken urteotako luzeena”. “Inork ez du ateratzea eskatu eta zuzendaritzatik ez dugu inorren irteera aztertu”.

Garagarzak aurreratu du Kluba Fabián Orellanarekin elkartu dela txiletarraren kontratu berritze aldera. Hegaleko jokalariak datorren ekainaren 30ean amaitzen du bere kontratua. “Eibar pausuak ematen ari da akordio lortzeko helburuarekin”.

Horrez gain, Kirol Zuzendariak nabarmendu du Esteban Burgosek komunitate-pasaportea lortu duela. “Albiste garrantzitsua da klubarentzat. Jokalariaren balorea handiagoa da. Orain bi jokalarik bakarrik ez dituzte betetzen ezaugarri horiek: De Blasisek eta Inuik”.

Taldearen egoeraz ere mintzatu da. Garagarzak adierazi du “sei puntuko aldea dugu jaitsiera postuekiko, iazko abantaila bera une honetan”. “Gelditzen diren 16 neurketatik 8 etxean dira eta horietako 4 arerio zuzenen aurka. Beste urte batez, helburu nagusia betetzeko Ipurua oso garrantzitsua izango da”.

Fidelizatutako jokalariaren inguruan, kirol zuzendariak aitortu du Roberto Olaberi dagokionez mugimendua egon dela. Orain arte Albaceten egon den erdilaria Extremadura arituko da urte amaierara arte.

Bestalde, Garagarzak azpimarratu du emakumezkoen lehen taldea egiten ari den denboraldia. “Iberdrol Ligara igoera postuan da. Duten abantailak optismistak izatera bultzatzen gaitu”. “Albiste bikaina da eta lanean jarraitu behar dugu helburua lortze aldera”.

EIbarrkeo gainontzeko taldeei dagokionez, filialak fitxaketa berria egin duela esan du. Tote Algecirasetik dator eta 2022ra arte firmatu du kontratuta klubarekin. “Uste dut Vitoaren kasuan liga amaierara arte goiko postuetan egongo garela, play offeko postuetan egoteko borroka horretan”.

Harrobiari ere tokia egin dio Garagarzak prentsaurrekoan. Iker Aguilarrek 15 urtez azpiko Espainiako Selekzioak jaso berri duen deia azpimarratu du. “Eibarreko harrobia hazten ari da”. Horrez gain, kirol zuzendariak A jubenilaren eta Euskal Ligako Kadetearen denboraldiak azpimarratu ditu “nahiz eta horrelako gogoetak denboraldi bukaeran egin behar diren”.

 

SDE / Agenda

27 IR

14:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia3 SD Eibar - Athletic Club

30 IR

21:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - Elche CF

04 URR

Estadio Municipal José Zorrilla

Partidua

Jardunaldia5 Real Valladolid CF - SD Eibar

18 URR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - CA Osasuna

25 URR

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia7 Sevilla FC - SD Eibar

Agenda ikusi