SDE / ALBISTEAK

"Ezina eginez", Eibarrek eta Sutagarrek egindako abestia, ikusgai jada

Itzuli

06/09/2019 11:15

"Ezina eginez", SD Eibarrek, bere Fundazioaren bitartez, eta Sutagarrek egindako abestia entzungai dago jada. 

LETRA

Zaletasunaz harago denok gaude batuago,

ukabilek bat eginik ilargitik gertuago.

Dugun senari jarraituz, ametsak egi bihurtuz…

gure bidean ekinez…. eginez…

Munduan ezagunak dira eibartarrak…armaginak,

bihotzak pizten dituzten kolore gorri urdinak.

Xumetasuna hedatuz, aurkariak maiteminduz…

bere bidean ekinez….ezina eginez…

 

Eibar, Eibar gure ametsetan

Eibar, Eibar eztarrietan

Eibar,Eibar dugula zainetan

Eibar, Eibar gure bihotzian

 

Urteek jaso dituzte gorakada eta gainbeherak,

historia idatziko duten makina bat gertaera.

Haur, nagusi eta gazte, betirako jarraitzaile…

Zuen bidean ekinez…ezina eginez…

 

Eibar, Eibar gure ametsetan

Eibar, Eibar eztarrietan

Eibar,Eibar dugula zainetan

Eibar, Eibar gure bihotzian

 

Gure herriko auzo batean

zegoen mendi magalean

futbol zelai bat eraki zuten

gerrako hondakinen gainean.

Alai, jator eta miresgarri,

beti garaipenaren egarri

Ozen…garraxi egin Ipurua!!

 

Eibar, Eibar gure ametsetan

Eibar, Eibar eztarrietan

Eibar,Eibar dugula zainetan

Eibar, Eibar gure bihotzian

beti bihotzian!

SDE / Agenda

19 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 IR

16:00 Estadio Ciutat de València

Partidua

Jardunaldia5 Levante UD - SD Eibar

22 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

26 IR

19:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - Sevilla FC

Agenda ikusi