SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen taldeko sei jokalarik ez dute klubean jarraituko

Eibarrek esker ona adierazi nahi die denboraldian eskainitako konpromezuagatik

Itzuli

21/05/2020 11:43

Emakumezkoen taldeko sei jokalarik ez dute klubean jarraituko datorren denboraldian. Silvia Perezek, Ines Ayestaranek, Tomo Matsukawak, Titay Calvok, Irantzu Ibarrolak eta Ane Lopezek beren kontratuzko harremana amaitu dute Eibarrekin.

Klubak beren esker ona adierazi nahi die urte honetan zein aurrekotan adierazitako konpromezu ta profesionatasunagatik. Beren lana ezinbestekoa izan da Lehen Mailara igoera lortzeko. Era berean, zorterik handiena opa die etorkizunean.