SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak garaipenarekin hasi du urtea Bizkerre mendean hartuta (1-0)

Armaginek hiru puntuak lortu dituzte Adrianak bigarren zatian egindako golari esker

Itzuli

13/01/2019 15:11

Emakumezkoen lehen taldea Bizkerreri gailendu zaio Ligako hamalaugarren jardunaldian. Gabonetako geldialdiaren ostean, gaur zuten urteko lehena neskek, etxean, Getxoko Bizkerreren kontra. Jordi Telletxearen neskek lan handi egin behar izan dute amaieran hiru puntuak eskuratzeko; izan ere, aurkaria sendo aritu da defentsa lanetan. Bigarren zatian, ordea, Adrianak garaipenaren gola eskuratu du eta puntuak etxean gelditu dira.

Eibartarrek hasieratik eraman dute neurketaren giltza. Bizkerrek, bien bitartean, akatsen zain egon da bere zelaian. Armaginek zaila izan dute getxotarren sare defentsiboan zuloak topatzeko eta hori dela eta, lehen zatian abagune garbi gutxi egin ditu.

Bigarrenean, aldiz, beren jokoa hobetu dute neskek eta laster aurkako areara iritsi dira maiztasunarekin. Lehen aukera garbia Inesek izan du, bere jaurtiketa atzelari batek atera du atepean. Handik gutxira iritsi da Eibarren gola. Adrianak bikaian burukatu du Irantzuk egindako erdiraketa eta neurketako lehena eskuratu du. Gola benetan garrantzitsua izan da, amaieran hiru puntuak eskuratzeko nahikoa izan delako.

Amaieran, getxotarrek berdinketaren gola bilatzen saiatu dira. Eibarrek bigarren gola egiteko abaguneak izan dituzte. Baina markagailua ez da mugitu eta hala hiru puntuak etxean gelditu dira.

SDE / HURRENGO PARTIDA

18:30 03-02-2019

SDE / Agenda

26 URT

18:30 Municipal de Butarque

Partidua

Jardunaldia21 CD Leganés - SD Eibar

03 OTS

18:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - Girona FC

10 OTS

18:30 Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia23 Sevilla FC - SD Eibar

17 OTS

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia24 SD Eibar - Getafe CF

24 OTS

Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia25 Athletic Club - SD Eibar

Agenda ikusi