SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak garaipenarekin ekin dio urteari (4-0)

Sara Navarrok hat trick-a egin du bere debutean

Itzuli

05/01/2020 15:14

Emakumezkoen lehen taldea Xixoneko Sportingi gailendu zaio Ligako 15. jardunaldian. Armaginek 2019 urte amaitu zuten bide beretik ekin diote 2020ari eta hiru puntu gehitu dituzte sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko. Lehen itzuliko azken norgehiagoka honetan, Sara Navarro fitxaketa berriak hiru gol eskuratu ditu amestutako debutean.

Neurketa azkar bideratu dute neskek. Zazpigarren minutuan, Adulek etxekoak aurreratu ditu markagailuan. Dorronsorok zuzendutako jokalariak gogoz ekin diote lehiari eta gehiago izan dira lehen minutuetan.

Bigarren zatian, Eibarrek errenta handitzea lortu du hiru bider. Sara Navarrok lehen minutuak jokatu ditu elastiko gorri-urdinarekin. Emakumezkoen taldeko fitxaketa berriak amestutako debuta egin ahal izan du gaurkoan, hiru gol egin baititu ordu erdian. 67. minutuan, egin du lehena. Huelvatik datorren aurrelariak penaltia huts egin du baina aldaratzea sare barrura bidali du.

Minutu batzuk beranduago, Navarrok neurketako hirugarrena egin du. Honoka jaurtiketa bortitza egin du area ertzetik. Atezainak erantzun bikaina eman dio baina Navarro adi egon da aldaratzea jao eta gola egiteko. Lehia amaieran, Navarrok laugarren eskuratu du amestutako debutari ginga jarriz.

SDE / Agenda

05 AP

Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia30 Getafe CF - SD Eibar

12 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

22 AP

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

26 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia33 SD Eibar - C.A. Osasuna

03 MAI

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia34 Sevilla FC - SD Eibar

Agenda ikusi