SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Pradejonen aurka (1-3)

Armaginek hiru puntuak lortu dituzte markagailua irauli ondoren eta lidertzan dira

Itzuli

04/02/2019 10:15

Emakumezkoen lehen taldea Pradejoni gailendu zitzaion Ligako 17. jardunaldian. Telletxearen neskek lan handia egin behar izan zuten Errioxako taldea gainditzeko. Baina amaieran, eta saiakera askoren ondoren, hiru puntuak eskuratu zituzten. Hala, sailkapeneko lehen postuan dira, Alavesen eta Berriozarren arteko partida elurteengatik bertan behera gelditu eta gero.

Ez zen norgehiagoka erraza izan eibartarrentzat. Izan ere, zelaiaren egoerak ez zien ohiko jokoa egiten utzi. Hori gutxi balitz, etxekoak aurreratu ziren , lehen zatiaren amaieran. Carmen Sobronek ez zuen hutsik egin penalti marratik eta Cris gainditzea lortu zuen. Leyrek, aldiz, berehalako erantzuna eman zion Pradejonen golari eta berdinketa ezarri zuen margailuan. Neurketa bigarren zatian erabakiko zen.

Armaginak garaipenaren bila irten ziren bigarrenean. Telletxearen neskek abagune andana sortu zuten bigarren gola eskuratzeko, baina behin eta berriro deabru berarekin topatu ziren. Langak hiru bider kanporatu zituen eibartarren ahaleginak.

Taldeak, aldiz, ez zuen amore emateko asmorik eta gogor jarraitu zuen lanean markagailua iraultzeko. Hala, lehia amaierarako ordu laurdena baino gutxiago falta zela, Irantzuk bigarrena egin zuen eta handik gutxira, Titayk hirugarrena lortu zuen.

SDE / HURRENGO PARTIDA

12:00 03-03-2019

SDE / Agenda

20 OTS

11:00 Atxabakpe

Lan Saioa

Ateak irekita

21 OTS

11:00 Ipurua

Lan Saioa

Gimnasioa

22 OTS

11:00 Atxabakpe

Lan Saioa

Ateak irekita

23 OTS

20:45 Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia25 Athletic Club - SD Eibar

24 OTS

11:00 Atxabakpe

Lan Saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi