SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak bolada onean jarraitzen du Racing mendean hartu ostean (1-2)

Armaginek hiru puntuak lortu dituzte Mar Torrasek gehigarrian egindako golari esker

Itzuli

20/10/2019 17:31

Emakumezkoen lehen taldeak Racing-en aurka irabazi du Ligako seigarren jardunaldian. Armaginek denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu dute eta postuak igotzen jarraitzen du. Gaurkoan Santanderreko Racing hartu du mendean. Aurretik jarri badira ere, etxekoek lehia berdindu dute lehen zatian. Baina eibartarrek ez dute amorerik eman eta minutu gehigarrietan garaipenaren gola egin dute.

Lehia era ezinhobean hasi dute Dorronsoreren neskek. Hamaikagarren minutuan Abancensek markagailua ireki du falta bat errematatu eta gero. Zoritxarrez ordu erdira, etxekoek norgehiagoka berdindu dute. Yamiren errematea langan jo du eta Leci adi ibili da aldaratzea sare barrura bidaltzeko. Atsedenaldian banakoarekin joan dira aldageletara bi taldeak.

Bigarren zatian, Dorronsororen neskek Luciaren ate ingurura hurbiltzen saiatu dira garaipenaren gola eskuratzeko. Arauzko denbora betea zenean iritsi da, ordea, eibartarren gola. Lehia berdinketarekin amaituko zela zirudinean, Mar Torrasek garaipenaren gola egin du eibartarren alde.

Hala, gaurko garaipenaren ondoren, armaginek denboraldiko hirugarrena lortu dute. Lehian jardunaldian lidergoan den Osasunaren aurka galdu eta gero, taldeak hiru garaipen eta bi berdinketa lortu ditu. Eibartarrak hamaika puntu dituzte eta seigarren postuan dira sailkapenean. Goruntz begira jarraitzen dute.