SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak bina berdin du Aurreraren etxean (2-2)

Sarak eta Idoiak egin dituzte armaginen golak

Itzuli

05/03/2018 10:23

Emakumezkoen lehen taldeak bina berdindu du Gasteizko Aurrera taldearen aurka Ligako hemeretzigarren jardunaldian. Eibartarrak aurretik jarri badira ere, etxeko taldeak markagailua irauli du. Atsedenaldirako minutu bat falta zela, ordea, Idoiak lehia berdintzea lortu du, bukaerako bi eta bikoa eginez.

Armaginek bikain ekin diote norgehiagokari. Izan ere, hasi eta berehala, Sara Tazok aurretik jarri du taldea maisuki jaurtitako falta baten ondoren. Handik gutxira, eibartarrek bigarrena lortzeko bi abagune garbi izan dituzte. Lehenik, Idoiak ez du asmatu barkako jokaldian ,eta ondoren, Adriri gutxi falta izan zaio baloia sare barrura bidaltzeko korner batean.

Etxekoak, ordea, aurrerapausua eman dute eta lehia berdintzea lortu dute hamabosgarren minutuan. Hori gutxi balitz, Aurrerak markagailua iraultzea lortu du hurrengo minutuetan. Zorionez armaginen erantzuna ez da berandutu eta Idoiak, atsedenaldirako gutxi falta zela, berdinketaren gola egin du bakarkako jokaldi batean.

Bigarren zatian, eibartarrak garaipenaren bila irten dira. Aukera garbiak izan ez badituzte ere, aurkariak baino gehiago izan dira. Aurrerak, aldiz, bere aukera itxaroten jardun du defentsa lanetan. Baina ez batak ez besteak ez dute lortu aurkariaren atea zulatzea; eta hortaz, norgehiagoa binakoarekin amaitu da.

SDE / HURRENGO PARTIDA

18:30 29-09-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

25 IR

20:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia6 RCD Espanyol - SD Eibar

26 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

28 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

29 IR

18:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia7 SD Eibar - Sevilla FC

30 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi