SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak aurrera egin du Euskal Herria Kopan Añorga penaltietan gainditu eta gero (6-5)

Arauzko denbora hutsean amaitu ondoren, neurketa penalti marratik erabaki da

Itzuli

08/05/2019 22:20

Emakumezkoen lehen taldea Añorgaren aurka gailendu da IX. Euskal Herria Kopako lehenengo multzoko bigarren kanporaketan. Armaginek ezin izan dute golik lortu arauzko denboran eta lehia penaltietan erabaki da. Seina jaurtiketa egin eta gero, Añorgak ez du asmatu hamaika metrotatik eta eibartarrek ez dute hurrengo faserako txartela lortzeko aukera galdu.

Berdindutako norgehiagoka izan da. Telletxearen neskak erritmoa eramaten saiatu badira ere, ez dute aurkari erraza izan aurrean. Donostiarrak fin ibili dira defentsa lanetan eta armaginek baloiari abiadura eman dioten arren ez dute abagune garbirik sortu lehen zatian. Presioa gainditzen zutenetan atzeko lerroa adi zen eibartarren erasoa berta behera uzteko.

Bigarren zatian joera oso antzekoa izan da. Taldea hegaletatik iristen saiatu da baina azken metroetan ez zen jokaldiak zehazteko gai. Aukera argiena Leyrek izan du bigarren zatiaren erdialdean. Hegaleko jokalariak ez du asmatu jaurtiketan eta baloia kanpora irten zaio.

Arauzko denboran golik ez eta norgehiagoka penalti marratik erabaki da. Talde bakoitzak zazpina jaurtiketa egin ditu. Horietatik Eibarrek sei sartu ditu eta Añorgak bost. Hala, partida amaieran eibartarrak nagusitu dira eta EH Kopan aurrera egitea lortu dute. Datorren fasean Bizkerre-San Ignacio lehiako irabazlearen kontra jokatuko dute. Bertan finalerdieratako txartela izango dute jokoan.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 20-12-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

15 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

17 ABE

19:00 Mundial 82 Logroño

Partidua

Jardunaldia1 SD Logroñés - SD Eibar

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi