SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak Athletic B-ren aurka galdu du (0-1)

Armaginek azken hatsean galdu dute talde zurigorriaren aurka

Itzuli

02/03/2019 20:41

Emakumezkoen lehen taldeak Athletic B-ren aurka galdu du Ligako 20. jardunaldian. Bigarren eta hirugarren sailkatuak izan dira gaurkoan nor baino nor eta amaieran zurigorriak gailendu dira azken minutuetan egindako golari esker. Aurretik Telletxearen neskek abagune garbiak izan dituzte markagailuan aurreratzeko baina ez dute lortu aurkako atea zulatzea.

Lehen zatiak ez du aukera garbi handirik utzi. Bi taldeek errespetuz ekin diote lehiari eta hala, defentsak gailendu dira lehen minutuetan. Minutuek aurrera egin ahala, Eibar gehiago izan da eta Idoiak abagune on bat izan du gola egiteko. Atsedenaldira hutsean iritsi da lehia.

Bigarren zatiak antza hartu dio lehenari. Idoiak aukera berri bat izan du hasi eta berehala, baina bere jaurtiketa gutxigatik irten da kanpora. Neurketa hutsean amaituko zela zirudienean, zurigorriek Crisen atea zulatzea lortu dute eta hiru puntuak Lezamara ihes egin dute azken hatsean.

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:30 03-04-2019

informacion

SDE / Agenda

26 MAR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

27 MAR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

28 MAR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

29 MAR

11:00 Ipurua

Lan saoia

Gimnasioa

30 MAR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi