SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak Ardoi mendean hartu du (0-3)

Armaginak gehiago izan dira hasieratik eta denboraldiko hamalaugarren garaipena lortu dute

Itzuli

26/02/2018 09:17

Emakumezkoen lehen taldeak aise irabazi dio Ardoiri Ligako 19. jardunaldian. Xuban Peñaren neskak nagusi izan dira partida osoan zehar eta ez dute arazorik izan azken sailkatua mendean hartzeko. Irantzu, lehen zatian, eta Aneto eta Idoia, bigarrenean, izan dira partidako golegileak. Eibartarrak hirugarrenak dira sailkapenean.

Eibarrek kontrolpean izan du norgehiagoka une oro eta hasiera bikaina dela medio, garaipena ederki bideratu du. 13. minutuan Irantzuk lehiako lehen gola egin du eibartarrentzat. Aurretik epaileak baliorik gabe utzi du taldeak egindako gola. Armaginak lanean jarraitu dute eta handik gutxira bigarrena egiteko abagunea izan dute. Anetok ez du asmatu atezainaren aurkako buruz burukoan.

Aukera garbiak izan baditu ere, bigarren gola ez da bigarren zatiraino iritsi. Anetok, oraingoan bai, ez du hutsik egin ate aurrean, eibartarren minutu ezinhobeak baieztatuz. Handik gutxira, zelairatu berria zen Idoiak hirugarrena egin du.

Handik amaierara arte, taldeak aukera dezente sortu ditu laugarrena egiteko baina markagailua ez da mugitu. Armaginek partida kontrolpean izan dute eta saiatu badira ere ez dute gol gehiago eskuratu.  Eibartarrek denboraldiko hamalaugarren garaipena lortu dute eta veste aste betez hirugarren postuan jarraituko dute.

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:45 15-12-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi