SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldea Pradejoni gailendu zaio (5-1)

Armaginek lehen zatian bideratu dute neurketa eta garaipen berri bat eskuratu dute

Itzuli

30/09/2018 16:31

Emakumezkoen lehen taldea sendo gailendu zaio Pradejoni etxean jokatutako Ligako laugarren jardunaldian. Eibartarrak sasoiko daude eta hasiera bikainari jarraipena eman diote gaurkoan hiru puntuak eskuratuta. Telletxearen neskek laugarren garaipena jarraian lortu dute eta lehen postuetan dira dagoeneko. Gaste, Idoia (2), Michi eta Gantxegi izan dira golegileak.

Lehia hasieran, ordea, lan egin behar izan dute neskek. Pradejonek gauzak zail jartzen saiatu da, baina lehen golarekin batera neurketa bideratzea lortu dute. Ordu laurdena pasa denean iritsi da lehena. Gastek sare barrura errematatu du eskuin hegaletik iritsi zaion pasea. Handik bi minutura, Idoiak bigarrena egin du Sheilaren erdiraketa ezinhobeto aprobetxatuz.

Pradejonek, baina, ez du amorerik eman eta falta jaurtiketa batean errenta murriztea lortu du. Eibartarren erreakzioa, aldiz, berehala iritsi da. Michik hirugarrena egin du eta errioxarren esperantzak zapuztu ditu.

Bigarren zatian, Telletxearen neskek eskarmentu handikoak direla erakutsi dute berriro ere, eta emaitzarekin espekulatu beharrean, errenta handitzera joan dira. Hala, lehenik Idoiak, eta ostera, Gantxegik, aurkako atea zulatu dute, gol festa berria lortuz.

SDE / Agenda

13 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

14 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

15 AZ

12:00 Tafalla

SD Eibar Vs SD Huesca

Lagun-artekoa

24 AZ

13:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia13 SD Eibar - Real Madrid

30 AZ

21:00 Estadio de Vallecas

Partidua

Jardunaldia14 Rayo Vallecano - SD Eibar

Agenda ikusi