SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldea garaipenarekin estreinatu da, Bizkerre mendean hartu eta gero

Idoia izan da armaginen goleatzailea birritan

Itzuli

09/09/2018 08:55

Emakumezkoen lehen taldea Bizkerreri gailendu zaio Ligako lehen jardunaldian. Armaginek Getxoko taldeari egin diote bisita denboraldiari hasiera emateko eta modurik onenean ekin diote, hiru puntuak eskuratuta. Idoia izan da arratsaldeko golegilea. Iaz egin moduan, aurrelari donostiarra ezinhobeto ibli da atea aurrean gaurkoan.

Arerio zaila izan da Bizkerre. Hasieratik Eibarrek partidaren pisua eraman behar izan du eta baloi jabetzaren bitartez aurkako areara iristen saiatu da. Etxeko taldea, ordea, kontraerasora jotzeko abaguneak itxaron ditu.

Lehen ordu erdia betetzear zela iritsi da nesken lehen aukera garbia. Titayk botatako falta langarekin topatu da. Handik gutxira, aldiz, Idoiak ez du hutsik egin area barruan, eta Gazteren baloi bikainaz baliatu da taldea markagailuan aurreratzeko. Atsedenaldira iritsi aurretik, Leyrek abagune ona izan du bigarrena eskuratzeko baina bere jaurtiketak zutoinean jo du.

Bigarren zatian, berriro ere zutoina izan da Telletxearen nesken arerio nagusia. Izan ere, hasi eta berehala, Gantxegik buruz errematatutako baloiak langan jo du enegarrenez. Zoritxarrez, taldea onenean zegoeneanm iritsi da etxekoen berdinketa. Armaginak, ordea, ez dira urduritu eta banakoa jaso bezain pronto, bigarrenaren bila hasi dira lanean.

Egindako lanak bere fruituak eman ditu 68. minutuan. Idoiak, lehen zatian egin bezala, golaren ardura hartu du eta taldea markagiluan aurretik jartzea lortu du berriro ere. Etxekoak saiatu dira handik aurrera, baina eibartarrak fin ibili dira defentsa lanetan, eta denboraldiko lehen hiru puntuak etxera ekartzea lortu dute.

SDE / Agenda

21 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 ABU

17:00 El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 C.A. Osasuna - SD Eibar

25 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi