SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldea Friolen aurka nagusi (4-0)

Armaginek partida borobila egin dute talde galiziarraren aurka

Itzuli

27/10/2019 14:43

Emakumezkoen lehen taldea nagusitasunez gailendu zaio Friol taldeari Ligako zazpigarren jardunaldian. Armaginek beren bertsiorik onena eman dute eguerdian Unben jokatutako lehian. Iker Dorronsororen neskek hirugarren garaipena jarraian lortu dute eta goiko postuetara begira jarraitzen dute. Kuki (bi bider), Tomo eta Adule izan dira neurketako golegileak.

Gorri-urdinak ondo hasi dute norgehiagoka. Gehiago izan dira hasieran eta lehen abaguneak eurenak izan dira. Hamargarren minutuan Kuki lehen jaurtiketa egin du, Frioleko atezainak ederki gelditu du errematea. Hurrengo abagunean, ordea, ez du hutsik egin Talaverako jokalariak. Kukik lehena egin du eibartarrentzat Laura Gallego gainditu eta gero.

Bigarren zatian taldeak berdin jarraitu du lanean eta zazpi minuturen ostean, bigarrena iritsi da armaginentzat. Kuki izan da berriro ere golaren arduraduna. Aurrelariak burukada eder batez eskuratu du bigarrena korner batean. Bigarren zatian ere eibartarrak nagusi izan dira eta aurkako atea bilatzen saiatu dira etengabe.

Lehia amaieran, Tomok hirugarrena egin du eta minutu gehigarrietan Adulek gol festa borobildu du laugarrena eskuratuz. Hala, taldeak hirugarren garaipena lortu du jarraian eta goiko postuetara begira jarraitzen du. Datorren astean sailkapenean bigarren den Real Oviedori egin beharko diote bisita.

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

18 AZ

17:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

19 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi