SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldea Oliverri gailendu zaio (2-1)

Armaginek garaipenaren bidea berreskuratu du Leyre eta Alaitzen goleri esker

Itzuli

06/12/2018 18:25

Emakumezkoen lehen taldea Oliverri gailendu zaio Ligako hamabigarren jardunaldian. Armaginak garaipena eskuratzeko gogoz zueden, joan den astean Gasteizko Aurreraren aurka puntu bakarra lortu eta gero. Eibartarrek etxeko bolada onari jarraipena ematea zuten helburu, baita lortu ere. Gaurkoarekin Telletxearen neskek seigarren garaipena lortu dute Unben.

Armaginak lehiari ekiteko gogoz zeuden. Joan den asteko berdinketaren ostean hiru puntuak eskuratzea zuten helburu. Hori dela eta, hasieratik erritmo bizia ematen saiatu dira. Hala, Leyrek lehen gola egitea lortu du 25. minutuan. Aurrelariak ederki errematatu du eskuin hegaletik Gastek jarritako erdiraketa.

Aurkarien erreakzioa, ordea, berehala izan da. Sarak berdinketaren gola egin du atzelarien bizkarrera egin dioten pasea jaso eta Cornejo gainditu eta gero. Berdinketarekin atsedenaldira iritsi da norgehiagoka.

Eibarrek ez zuen sorpresa gehiagorik nahi eta bigarren zatiaren hasierarekin batera, aurrerapausu nabarmena eman du. Hasi eta berehala, Honokak ipinitako kornerrean Alaitzek baloia sareratu du burukada finez, eta bukaerako bi eta batekoa ezarri du markagailuan.

Neurketako albisterik txarrena iritsi da ondoren. Izan ere, Arenek kolpe latza jaso du buruan baloiaren jabetzaren borrokan ari zela. Zorionez bere egoera egonkorra da eta laguntzarekin zelaia utzi eta gero, Poliklinika eraman dute beharrezko frogak egiteko.

SDE / Agenda

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 ABE

13:00 Estadio Benito Villamarín

Partidua

Jardunaldia17 Real Betis - SD Eibar

Agenda ikusi