SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldea Añorgaren aurka gailendu da (0-2)

Basterrak eta Idoiak egindako golek hiru puntuak eman dizkie eibartarrei

Itzuli

15/01/2018 13:11

Emakumezkoen lehen taldeak Añorga gainditu du Ligako hamabosgarren jardunaldian eta hiru puntu gehiago lortu ditu zelai zail batean. Lan handia egin behar izan dute armaginek garaipena lortu ahal izateko; izan ere, eguraldi kaxkarrak ez die batere lagundu bere jokoa egiterako orduan. Lehiako golak bigarren zatian iritsi dira. Basterrak aurreratu du taldea, 60. miinutuan, eta ostera, Idoia bigarrena lortu du amaieran.

Etxeko taldeak bikain hasi du neurketa eta lehen minutuetan kontrola bereganatzea lortu du, nahiz eta ate aurrean abagune garbirik ez duen izan. Minutuen poderioz, Eibarrek gora egin du eta geldikako jokaldien bitartez kontrako atera hurbiltzen joan da. Horietako jokaldi batean, Larrañagak gola egin du baina ez da markagailura igo eskuarekin jo izanagatik.

Bigarren zatian partidak ibilbide berdina jarraitu du. Zelai erdiko duelu eta borrokak gailendu dira. Eibar, ordea, ondo egokitu da lehiak eskatzen zuen erantzunera eta oso sendo ibili da defensa lanetan, ostera Idoiaren eta Tazoren abiadura aprobetxatu ahal izateko. Horrela, bigarren zatiko hamabosgarren minutuan, Basterrak aldaratze bat jaso du area ertzean eta sare barrura bidali du arratsaldeko lehena egiteko.

Handik aurrera, armaginek beren atea ondo babestu eta kontraerasora jokatu nahi izan dute. Hala iritsi da neurketako bigarrena. Partida amaitzear zela, Añorga erasoan zela aprobetxatu dute eibartarrek, eta baloi lapurtutakoan Idoiaren abiaduraren bitartez Eibarrek norgehiagoka sententziatu du, urrezko hiru puntu lortuz.