SDE / ALBISTEAK

Eibarrek Vallecasen galdu du (1-0)

Embarbak lortutako golak aukerarik gabe utzi ditu armaginak Rayoren aurka

Itzuli

30/11/2018 23:18

Eibarrek bat eta huts galdu Ligako hamalaugarren jardunaldian. Armaginek ezin izan diote azken bolada onari jarraipenik eman eta punturik gehitu gabe bueltatu dira Vallecasetik. Mendilibarren mutilek lehen zati ona egin dute eta etxekoak baino gehiago izan dira. Baina bigarren zatiaren hasieran Embarbak Rayo aurretik jartzea lortu du eta taldeak ezin izan dio lehiari eutsi.

Eibarrek indarrez hasi du norgehiagoka. Presio altua egin du Rayoren zelaian eta lehen minutuetan Dimitrievskiren area ertzera iritsi da maiz. Hasi eta berehala, Escalantek zortea probatu du urrutiko jauritiketa baten bitartez. Taldea konfiantzaz zelairatu da eta lehen zati bikaina egin du. Abagunerik garbiena Jordánek izan du eibartarrentzat. Bere errematea, ordea, atezainak gelditu du era ezinhobean.

Lehen zatian armaginak gehiago izan diren arren, bigarren zatiak gidoi ezberdina izan du hasieratik. Izan ere, zazpigarren minutuan Embarbak etxeko taldea aurreratzea lortu du, area txikian ezker hegaletik jasotako baloia sare barrura bidali eta gero.

Armaginak azkar erreakzionatzen saiatu dira. Orellana burukada eder batez ahalegindu da baina bere erremateak ez du aterako norabidea hartu. Mendilibarren mutilak baloi jabetzarekin egin dira eta Kike eta Charlesen sarrerarekin batera, etxekoa taldea bere zelaian sartu nahi izan du. Ez dituzte aukera garbiak sortu, ordea. Eta emaitza bere horretan gelditu da lehia amaieran.

Hiru jardunaldi eta gero, bolada ona eten egin da gaurkoan Vallecasen. Datorren astean aukera berri bat izango dute armaginek etxean Levanteren aurka. Aurretik, ostegunean, Sporting hartuko dugu etxean Kopako hamaseirenetako itzuliko neurketan.

SDE / Agenda

20 UZT

18:30 Zell am See

Bayer Leverkusen Vs SD Eibar

Lagun artekoa

28 UZT

11:00 Grassau

Lagunartekoa: W Bremen Vs SD Eibar

Lagunartekoa: W Bremen Vs SD Eibar

08 ABU

19:30 Tafalla

Lagunartekoa: CA Osasuna VS SD Eibar

CA Osasuna VS SD Eibar

10 ABU

20:30 Berazubi, Tolosa

EH Txapela, finala: Real Sociedad Vs SD Eibar

EH Txapela, finala: Real Sociedad Vs SD Eibar

19 ABU

20:00 Estadio de Son Moix

Partidua

Jardunaldia1 RCD Mallorca - SD Eibar

Agenda ikusi