SDE / ALBISTEAK

Eibarrek merituzko berdinketa lortu du Valentziaren aurka (1-1)

Armaginek puntu ona eskuratu dute Charlesek penalti marratik egindako golari esker

Itzuli

15/12/2018 23:02

Eibarrek Valentziaren aurka berdindu du Ligako 16. jardunaldian. Armaginek balio handiko puntua lortu dute aurkari sendo baten aurka. Eibartarrak atzetik hasi diren arren lehia berdindu dute bigarren zatian Charlesek hamaika metrotatik egindako golari esker.

Eibartarrek ongi ekin diote lehiari eta Levantaren aurka egindako minutu onak berreskuratuz arriskuarekin iritsi dira Netoren ate ingurura. Hasi bezain laster, Charlesek aukera paregabea izan du area barruan baina bere errematea atezainak gelditu du. Valentziak bien bitartean, kontraerasora min egiteko aukerak izan ditu Rodrigoren, Minaren eta Cherysheven bitartez. Riesgo, ordea, erabakioarra izan da taldea eusteko.

Ordu erdia bete denean, ordea, Riesgok ez du ezer egiterik izan eta Valentziak markagailuan aurreratzea lortu du. Rodrigok bakar bakarrik errematatu du Wassek eskuin hegaletik egindako erdiraketa. Kolpe latza izan da etxekoentzako eta atsedenaldira bitarte, ez dute aukera garbirik sortu.

Bigarren zatian, berriz, aurrerapausua eman dute eibartarrek eta hegaletatik behin eta berriro iristen saiatu dira. Hala iritsi da berdinketa lortzeko erabakioarra izango zen jokaldia. Gayák eskuarekin ikutu Peñak erdiratutako baloia eta VAR teknologiak berrikusi ondoren, epaileak penaltia adierazi du. Charlesek hartu du penaltia botatzeko ardura eta Neto engainatu ostean, berdinketa egitea lortu du.

Handik aurrera, lehia irekia egon da eta bi taldeek aukerak izan dituzute bigarren gola eskuratzeko. Eibartarren garbiena Cotek izan du falta jauriketa batean. Langak Eibarren bigarrena ekidin du eta gauzak hórrela, lehiaren amaiera puntu banaketa izan da bi taldeen artean.

SDE / J16 LaLiga Santander

  • Riesgo
  • Paulo
  • Cote
  • R. Peña
  • N. E. Ramis
  • P. Diop
  • Cucurella (69')
  • Jordán
  • Orellana
  • Charles L. (90')
  • Sergi Enrich (82')

Ordezkoak

  • De Blasis (69')
  • Markel Areitio
  • Escalante (82')
  • Bigas
  • Kike G. (90')
  • Arbilla
  • Sergio A.
  • Neto
  • Gabriel Paulista (42')
  • Wass
  • Garay
  • Gayá
  • Parejo
  • Coquelin (45')
  • Chéryshev (82')
  • Carlos Soler
  • S. Mina
  • Rodrigo

Ordezkoak

  • Domenech
  • Piccini (45')
  • Lee Kang-In
  • Diakhaby (42')
  • Ferrán (82')
  • Rubén Vezo
  • Batshuayi

Estadioa

Municipal de Ipurua (4.491 ikusleak)

Gol

  • 0-1 (29'). Rodrigo
  • 1-1 (56'). Charles L. (p)

Epailea

Adrián Cordero Vega …. zigortu zuenRodrigo (78') -rena Valencia CF.

SDE / HURRENGO PARTIDA

18:30 03-02-2019

SDE / Agenda

26 URT

18:30 Municipal de Butarque

Partidua

Jardunaldia21 CD Leganés - SD Eibar

03 OTS

18:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - Girona FC

10 OTS

18:30 Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia23 Sevilla FC - SD Eibar

17 OTS

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia24 SD Eibar - Getafe CF

24 OTS

Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia25 Athletic Club - SD Eibar

Agenda ikusi