SDE / ALBISTEAK

Eibarrek lagun-artekoa jokatuko du Athleticen aurka hilaren 15ean Lezaman

Neurketa La Ligak atsedena hartzen duen aste barruan jokatuko da

Itzuli

01/11/2019 10:58

Eibarrek lagun-artekoa jokatuko du Athleticen aurka hilaren 15ean, ostiralean, Lezaman. Aste horretan La Ligak atsedena hartzen du, selekzioen partiduak direla-eta, eta hori baliatuko du talde armaginak zurigorriaren aurka jokatzeko. 

José Luis Mendilibarrek eta Gaizka Garitanok zuzentzen dituzten taldeek Lezaman neurtuko dituzte indarrak 11:00tatik aurrera, ateak itxita.