SDE / ALBISTEAK

Eibarrek emakumezkoen futbola bultzatzeko jaialdia antolatu du ostiral honetan Untzagan

Jaia igandean bukatuko da, Unben, Eibarrek eta Alavesek jokatuko duten neurketa handiarekin

Itzuli

13/02/2019 09:59

Eibarrek jaialdia antolatu du ostiralean, 17:30tan hasita eta 20:30 arte, Untzagako plazan, emakumezkoen futbola bultzatu asmoz. Klub armegineko emakumezkoen lehen taldeko jokalariak izango dira bertan 17:30tan, posterrak sinatzen eta zaleekin ordubetez solasean. Beraiekin batera harrobiko hainbat jokalari ere izango dira.

Txikienentzako bi futbolin puzgarri erraldoi egongo dira, beraien abilezia erakutsi dezaten. Horrez gain, SD Eibarko produktuen zozketa egingo da, eta 18:30tan txokolatadaz gozatzeko aukera ere izango da.

Jaialdia ostiral arratsaldean izango den arren, igandean izango du amaieran, Unben, 12:00tan hasita, Eibarrek eta Alavesek jokatuko duten neurketa handiarekin. Izan ere, talde biak sailkapeneko lehen postuan dira, 47 punturekin, eta irabazten duenak Ibedrola Ligako kanporaketa jokatzeko aukera handia izango luke.