SDE / ALBISTEAK

Eibarrek itxura bikaina eman baina Atleticoren aurka galdu du (0-1)

Gameiroren golak eibartarren bolada onarekin amaitu du

Itzuli

13/01/2018 21:02

Eibarrek Atleticoren aurka galdu du Ligako 19. jardunaldian. Armaginek Lehen Mailan inoiz eginiko boladarik onena hobetu nahi bazuten ere, ezin izan dute punturik eskuratu. Gameirok lehen zatiaren erdialdean eginiko gol batek erabaki du norgehiagoka. Gogotik saiatu diren arren eibartarrel ezin izan dute saririk lortu partida amaieran.

Eibarrek biziki hasi du neurketa. Lehen minutuetan bi korner atera ditu eskuin hegaletik eta arriskuarekin heltzen saiatu da hegaletatik. Atletico, atzealdean ongi kokatuta zela, kontraerasora min egiten saiatu da. Hala, hirugarren minutuan Correak lehen abixua eman du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da.

Minutuak aurrera joan ahala, Eibar nagusitzen joan da. Baloiaren jabe egin da eta hegaletatik iristen saiatu da. Atletico, ordea, oso sendo ibili da defentsa lanetan eta ez die aukerarik eman armaginei. Gainera, kontraerasoan harrapatzen saiatzen ari ziren kanpotarrak. Horrela iritsi da lehiako gol bakarra. Trantsizio azkar baten ostean Griezmann bakarrik geratu da area barruan, Gameirori pasa eta honek Dmitrovicen atea zulatu du.

Bigarren zatian, eibartarrek Atleticoren zelaian jokatu dute. Alde batetik bestera baloia mugitu dute pazientziarekin eta kanpotarren defentsa zulatzen jardun dira. Atletico, aldiz, esperoan ziharduen, kontraerasora atera nahian. 63. minutuan abagune garbia izan du Eibarrek, baina Enrichen burukada Oblakek gelditu du atzelari batean jo ondoren.

Handik amaierara etxekoen minuturik onenak iritsi dira. Aurkaria bultza eta bultza ibili da Eibar, eta berdinketa lortzeko abagune nahiko izan ditu. Aipagarriena azken minutuan Kike Garciak izandako burukada, gutxigatik kanpora atera dena. Luzapenean Paulok korner baten ondoren aukera garbia izan du baina errematea erdira egin du portugaldarrak, Oblaken eskuetara. Saiatu badira ere, eibartarrek ez dute aurkarien atea zulatzen asmatu, baina aise egin dio aurre Atleticori. Amaieran huts eta bat gailendu da Atlético.

SDE / J19 LaLiga Santander

  • Dmitrović
  • Capa
  • N. E. Ramis
  • Paulo
  • Cote
  • Jordán (73')
  • Dani García
  • I. Alejo (46')
  • Inui
  • Sergi Enrich
  • Charles L. (64')

Ordezkoak

  • Kike G. (64')
  • R. Peña
  • Escalante
  • P. Diop (73')
  • David Lombán
  • Riesgo
  • Orellana (46')
  • Oblak
  • L. Hernández
  • Godín
  • Vrsaljko
  • J. M. Giménez
  • Thomas
  • Koke
  • Saúl
  • Correa (54')
  • Gameiro (69')
  • Griezmann (76')

Ordezkoak

  • Fernando Torres (76')
  • Moyà
  • Olabe
  • Juanfran
  • Augusto (69')
  • Vitolo
  • Yannick (54')

Estadioa

Municipal de Ipurua (6.172 ikusleak)

Gol

  • 0-1 (27'). Gameiro

Epailea

Antonio Miguel Mateu Lahoz …. zigortu zuenI. Alejo (10'), N. E. Ramis (33') -rena SD Eibar y Godín (73') -rena Atlético de Madrid.

SDE / Agenda

16 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

17 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi