SDE / ALBISTEAK

Eibarrek Ipuruako guneak berrizendatuko ditu M8 eguna dela eta

Ipuruako tribuna zein sektore ezberdinek Eibarko emakumezkoen kirolarien izenak jasoko dituzte Mallorcaren aurkako partidan

Itzuli

06/03/2020 10:30

Eibarrek Ipuruako tribuna zein sektore ezberdinak berrizendatuko ditu Mallorcaren aurkako partidan, Ipuruako gune eta txokoek Eibarko emakumezkoen kirolarien izenak jasoko dituzte. Egitasmoa igandean, martxoaren 8an, Emakumezkoen Nazioarteko Eguna dela eta egingo da.

Hori dela eta, klubak aukeratutako guneetan plakak jarriko ditu Eibarko kirolari emakumezko zein talde ezberdinekin.

Hauxe zerrenda:

Kirolariak

  • Maite Zúñiga (atleta olinpiarra, Espainako txapelduna 25 aldiz 800m eta 1500metrotako modalitatean)
  • María Unzueta (zesta puntako jokalaria XIX mende amaieran eta XX mende hasieran)
  • Maider Castillo (futbolaria, Levanterekin Erreginaren Kopa (4 bider) eta Superliga irabazitakoa)
  • Cristina Larrea (xabalina jaurtitzailea)
  • Nekane Muguruza (jiu-jitsu, 2017ko Mundialean zazpigarren sailkatu zen)
  • Miriam Merino (gimnasia erritmikoa, urrezko 14 domina Espainiako Txapelketetan)
  • Inma Urkiola (atletismo, 30 urte baino gehiago kirolari eibartarrak entrenatzen)
  • Elena Guisasola (atleta, 80ko hamarkadan euskal abiadura-lasterkari onena)
  • Naiara Larrea (lehen euskal pertiga jauzilaria, Espainiako recordwoman izan zen)
  • Miren Urizar (waterpolo, 2019an Europako txapelduna 15 urtez azpiko selezioarekin)
  • Carmen Iza (30. hamarkadan mendizaletasunaren aitzindarietako bat)
  • María Magunazelaia (txirrindularitza, 20. hamarkadan txirrindularitzaren aitzindarietako bat)
  • Almudena Urizar (hockey, Realeko eta Atletico Madrileko jokalari ohia. 1981ean Espainiako Selekzioarekin mundiala jokatu zuen)
  • Cyndi Birberg (eskubaloia, Suediako Kristianstand Handbolleko jokalaria)
  • María Gallastegi (txirrindularia eta triatleta, 2007ko Tourrean zortzigarren)
  • Amaiur Mayo (errugbia, Espainiako Selekzioarekin internazionala)

Taldeak:

-          Erraketistak. XX. Mendearen hasieran frontoi euskaldunetan aitzindariak.

-          Eibartarrak FT. Emakumezkoen Lehen Mailan jokatu zuen 1999an Superkopako Txapeldunak izan ziren.

-          1971eko emakumezkoen taldea. 1971ean emakumezko talde batek partida semiklandestinoa jokatu zuen Ipuruan.

SDE / Agenda

12 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

22 AP

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

26 AP

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia33 SD Eibar - C.A. Osasuna

03 MAI

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia34 Sevilla FC - SD Eibar

10 MAI

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia35 SD Eibar - CD Leganés

Agenda ikusi