SDE / ALBISTEAK

Eibarrek gol bakar batengatik galdu du Espanyolen aurka (1-0)

Hermosok aukerarik gabe utzi ditu armaginak RCDE Stadiumera egindako bisitan

Itzuli

25/09/2018 22:16

Eibarrek galdu egin du Espanyolen aurka Ligako seigarren jardunaldian. Mendilibarren mutilek ez izan dute punturik gehitu RCDE Stadiumean, Hermosok bigarren zatian egindako gol bakarraren ondorioz.

Armaginek ezin izan diote etxekoen erritmoari eutsi lehia hasieran eta hórrela perikitoen lehen abaguneak laster iritsi dira. Minutu gutxitan Espanyolek markagailuan aurreratzeko abaguneak izan ditu. Lehenik Baptistaoren jaurtiketa baten bitartez, eta ondoren, aukera bikoitza baten bidez. Bietan Dmitrovic izan da nagusi, kataluniarren erasoak deuzestatuz.

Minutuak aurrera egin ahal, ordea, Eibarrek lehen minutuko erritmo jaisten saiatu da eta baloi jabetzaren bitartez aurkako zelaian egonkortzen saiatu da. Hala ere, aukera garbienak kontraerasora izan dituzte eibartarrek. Garbien atsedenaldirako gutxi falta zela, Orellanak ederki ikusi du De Blasisen pasea, baina ez du asmatu Diego Lópezen aurrean.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Cardona area ertzetik saiatu da. Diego López esku bikaina atera dio aurrelariari baloia kornerrera bidaliz. Espanyol gaueko lehena bilatzen jarraitu du eta 67. minutuan lortu du desiatutako gola. Korner baten ostean, Melendo baloia área barrura ipini du eta Hermosok burukada ezinhobeaz, sarera bidali duz, neurketako gol bakarra eginez. Dmitrovicek ez du ezer egiterik izan.

Mendilibar norgehiagokaren gidoia aldatzen saiatu da eta Enrich eta Charles aurrelariak zelairatu ditu. Baina armaginei jokaldiak zehaztea falta izan zaie. Gainera, etxekoak ondo modaltu dira defentsa lanetan eta ez die eibartarrei aukerarik eman.

SDE / J6 LaLiga Santander

  • Diego López
  • Roberto Rosales
  • O. Duarte
  • Hermoso
  • Dídac Vilà
  • M. Roca
  • Melendo (79')
  • S. Darder
  • S. García (61')
  • Léo Baptistão (71')
  • Piatti

Ordezkoak

  • Naldo
  • Hernán Pérez (71')
  • Borja Iglesias (61')
  • Víctor S. (79')
  • Adrià Pedrosa
  • Granero
  • Roberto
  • Dmitrović
  • Bigas
  • Paulo
  • Arbilla
  • Cucurella
  • Orellana
  • Sergio A. (78')
  • De Blasis
  • Jordán
  • Pere Milla (61')
  • Marc (64')

Ordezkoak

  • Escalante (61')
  • P. Diop
  • Riesgo
  • Charles L. (64')
  • Sergi Enrich (78')
  • R. Peña
  • Hervías

Estadioa

RCDE Stadium (13.469 ikusleak)

Gol

  • 1-0 (68'). Hermoso

Epailea

José Luis Munuera Montero …. zigortu zuenS. García (25'), Léo Baptistão (60') -rena RCD Espanyol y Jordán (66'), Bigas (74') -rena SD Eibar.