SDE / ALBISTEAK

Eibarrek Gironaren etxean irabazi du markagailua irauli eta gero (2-3)

Mendilibarren mutilek lehen garaipena eskuratu dute etxetik kanpo

Itzuli

06/10/2018 15:44

Eibar Gironaren aurka gailendu da Ligako zortzigarren jardunaldian. Taldeak gogor borrokatu behar izan du denboraldi honetan etxeik kanpo lortutako lehen garaipena eskuratzeko. Mendilibarren mutilak aurreratu dira markagailuan lehendabizi, baina GironaK markagailua iraultzea lortu du eta aurretik jarri da atsedenaldira irtisi baino lehen. Arbillak berehala egin du berdinketa eta bigarren zatian Enrichek garaipenaren gola lortu du erremate bikaina egin ostean.

Eibarrek gogoz ekin dio lehiari eta lehendabiziko abaguneak sortu ditu. Charles lehena egiteko zorian egon da bederatzigarren minutuan. Handik gutxira, epaileak penaltia adierazi du armaginen alde, VAR teknologiak lagunduta. Charlesek ez du hutsik egin eta markagailuan aurretik jarri du taldea. Eibar ondo ari zen ordura arte, aurkako areara erraztasunez iristen.

Lehen zatiaren amaieran, aldiz, etxekoek gora egin dute eta Stuanik berdinketa egin du bigarren zutoinean erdiraketa zehatz bat burukatu ostean. Bi minutu beranduago, gainera, epaileak ontzat eman du aurretik baliorik gabe utzi duen jokaldi bat. Hala, Gironak errenta handitzea lortu du; izan ere, jokaldi hori Stuanariren golarekin amaitu da. Zorionez, Arbillak berehala berdindu du lehia, lehen zatiaren gehigarrian. Atzelariak ederki burukatu du Jordanek ipinitako kornerra eta berriz ere berdinketa jarri du markagailuan.

Bigarren zatian, etxekoak baloi jabetzaren bitartez, Dmitrovicen atera hurbiltzen saiatu dira. Neurketako erritmoa eraman dute eta Eibar, aldiz, kontraerasora atera nahian ibili da baina ez dute aukera garbirik sortu. Bigarren zatiaren erdialdera, ordea, Eibarrek markagailua iraultzea lortu du Enrichen bitartez. Orellanak jokaldi bikain egin du eskuin hegaletik eta aurrelariak, era ikusgarria errematatu ondoren, sare barrura bidali du baloia, taldeari garaipena emanez.

SDE / J8 LaLiga Santander

  • Bono
  • Muniesa
  • Juanpe
  • Bernardo
  • Douglas Luiz
  • Aday Benítez (81')
  • Pedro Porro (73')
  • Borja García
  • Granell
  • Portu (77')
  • Stuani

Ordezkoak

  • Iraizoz
  • Doumbia (77')
  • Pere Pons
  • Aleix García
  • Alcalá
  • Lozano (73')
  • Roberts (81')
  • Dmitrović
  • Arbilla
  • Cote
  • R. Peña
  • Paulo
  • De Blasis
  • P. Diop
  • Orellana (77')
  • Jordán
  • Sergi Enrich (85')
  • Charles L. (71')

Ordezkoak

  • Riesgo
  • Bigas
  • Cucurella (77')
  • N. E. Ramis
  • Kike G. (71')
  • Sergio A. (85')
  • Pere Milla

Estadioa

Estadio Municipal de Montilivi (10.434 ikusleak)

Gol

  • 0-1 (12'). Charles L. (p)
  • 1-1 (40'). Stuani
  • 2-1 (42'). Stuani
  • 2-2 (45'). Arbilla
  • 2-3 (72'). Sergi Enrich

Epailea

Eduardo Prieto Iglesias …. zigortu zuenJuanpe (6'), Aday Benítez (11'), Portu (15') -rena Girona FC y Cote (20'), Jordán (34'), P. Diop (41'), Riesgo (45'), Arbilla (59'), Paulo (61') -rena SD Eibar.

SDE / Agenda

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 ABE

13:00 Estadio Benito Villamarín

Partidua

Jardunaldia17 Real Betis - SD Eibar

Agenda ikusi