SDE / ALBISTEAK

Eibarrek eta Sutagarrek “Ezina eginez” abestia sortu dute

Bideoklipa bihar estreinatuko da klubeko webgunean eta sare sozialetan

Itzuli

05/09/2019 15:46

SD Eibarrek, SD Eibar Fundazioaren bitartez, eta Sutagar musika talde eibartarrak “Ezina eginez” abestia sortu dute. Bihar estreinatuko dute, klubaren webgunean zein sare sozialetan.
Aitor Gorosabel izan da letraren eta musikaren egilea, eta 30 urteurrena bete duen Sutagar musika taldeak egin du abestia. Gizonezkoen zein emakumezkoen jokalariek, harrobiko mutil eta neskak, futbol eskolakoak, jokalari izandako Garmendiak eta Bixentek eta hainbat zaletuk egin dituzte koroak.
Proiektua orain urtebete baino gehiago hasi zuten, eta azken zazpi hilabetetan grabazioekin buru belarri ibili dira.
“Ezina eginez” bideoklipa bihar estreinatuko da webgunean eta sare sozialetan, eta hurrengo asteetan eduki gehiago partekatuko du klubak sare sozialetan.

SDE / Agenda

19 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 IR

16:00 Estadio Ciutat de València

Partidua

Jardunaldia5 Levante UD - SD Eibar

22 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

26 IR

19:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - Sevilla FC

Agenda ikusi