SDE / ALBISTEAK

Eibarrek Espanyolen aurka galdu du (1-2)

Zoritxarreko hiru minuturen ondoren, kanpoko taldeak Ramisen gol iraultzea lortu du

Itzuli

15/09/2019 14:23

Eibarrek Espanyolen aurka galdu du Ligako laugarren jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu Ipuruan jokatutako denboraldiko lehen partidan. Mendilibarrenek zailena egin dute gaurkoan, aurretik jartzea. Ramisen golak abantaila eman die eibartarrei, baina zorigaiztoko hiru minuturen ostean, Espanyolek markagailua iraultzea lortu du.

Eibartarrak garaipenaren bila atera dira eguerdian jokatutako jardunaldian. Bartzelonako taldeak ez du erraztasunik eman eta gailentzea zaila izan den arren, armaginak beren ohiko jokoa egiten saiatu dira. Aurkako zelaian jokatu dute eta hegaletatik ondo irits dira. Lehen zatian, ordea, ez dute abagune garbirik izan markagailuan aurreratzeko. Garbiena Enrichek izan du baina honek ez du asmatu egindako errematean.

Bigarren zatian hasi eta berehala, aldiz, Eibarrek gola egitea lortu du. Ramisek ederki errematatu du Orellanak ipinitako falta eta Diego Lópezek ez du ezer egiterik izan. Handik aurrera, eibartarrek joko ona egin dute baina errenta handitzea falta izan zaie. Izan ere, lehia amaierarako ordu laudena falta zela zorigaiztoko minutuak iritsi dira Mendilibarren mutilentzat.

Hiru minututan kanpoko taldeak markagailua iraultzea lortu du eibartarren huts egiteez baliatuta. Lehenik Ferreyrak lehia berdintzea lortu du Dmitrovicen aurrean gelditu ostean. Eta ondoren, Granerok ondo burutu du talde perikitoak ezker hegaletik egindako kontraerasoan. Azken minutuetan, taldea ahalegindu da berdinketaren gola egiten baina amaieran markagailua ez da mugitu.

SDE / J4 LaLiga Santander

Ordezkoak

Ordezkoak

Estadioa

Municipal de Ipurua

Gol

  • 1-0 (58'). N. E. Ramis
  • 1-1 (76'). Facundo Ferreyra
  • 1-2 (79'). Granero

Epailea

..

SDE / Agenda

12 UZT

14:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia36 RCD Espanyol de Barcelona - SD Eibar

16 UZT

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia37 SD Eibar - Real Valladolid CF

19 UZT

21:00 Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia38 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi