SDE / ALBISTEAK

Eibarrek denboraldiko lehen puntua lortu du Osasunaren aurka (0-0)

Armaginen eta gorritxoen arteko lehia golik gabe amaitu da

Itzuli

24/08/2019 19:21

Eibarrek Osasunaren aurka berdindu du Ligako bigarren jardunaldian. Armaginek sasoi honetako lehen puntua lortu dute neurketa berdintsu eta lehiatuan. Mendilibarren mutilek beren ohiko jokoa egiten saiatu dira, bain aurrean izan duten arerioa medio, zaila izan dute abagune garbiak sortzea eta hala, arauzko denboraren ostean markagailua ez da mugitu.

Lehia hasiera parekatua izan da oso. Bi taldeek joko zuzena egiten saiatu dira aurkako zelaian jokatzeko asmoarekin. Lehen minutuetan, ordea, etengabeko etenaldiak tarteko, ez batak ez besteak ezin izan dute aukera garbirik sortu. Lehen zatiko abagunerik garbiena etxeko taldeak izan du atsedenalditik gertu. Jon Moncayolaren jaurtiketa bortitzari ondo erantzun dio Dmitrovicek.

Bigarren zatiak, lehenaren gidoi berbera jarraitu du. Eibartarrak Rubenen areara gehiago hurtbildu diren arren, ez dute gorritxoen atea zulatzerik izan. Lehen ordu laurdenean, De Blasisi lehenik eta Pape ondoren, saiatu dira alferrik. Aurretik Ávilak aukera ezinhobea izan du baina Dmitrovicek ederki erantzun dio aurrelariari.

Denborak aurrera egin ahala, bi taldeek gutxi arriskatzeko erabakia hartu dute. Eibartarrak ahalegindu dira baina azkenean puntua ontzat emand dute. Hala, denboraldiko lehen puntua lortu dute armaginek, beren bigarren irteeran.

SDE / J2 LaLiga Santander

Ordezkoak

Ordezkoak

Estadioa

Estadio El Sadar

Gol

    Epailea

    ..

    SDE / Agenda

    12 UZT

    14:00 RCDE Stadium

    Partidua

    Jardunaldia36 RCD Espanyol de Barcelona - SD Eibar

    16 UZT

    21:00 Municipal de Ipurua

    Partidua

    Jardunaldia37 SD Eibar - Real Valladolid CF

    19 UZT

    21:00 Estadio de la Cerámica

    Partidua

    Jardunaldia38 Villarreal CF - SD Eibar

    Agenda ikusi