SDE / ALBISTEAK

Eibarrek berdinketarekin itxi du denboraldia Ligako txapeldunaren aurka (2-2)

Armaginek hamabigarren tokian amaitu dute 47 punturekin

Itzuli

19/05/2019 18:30

Eibarrek bina berdindu du Bartzelonaren aurka Ligako 38. jardunaldian. Armaginek partida bikaina egin dute Ligako txapeldunaren aurka eta puntu bat gehitzea lortu dute. Bartzelonak Cucurellaren golari buelta eman dio, baina De Blasisek atsedenaldira iritsi baino lehen amaierako berdinketaren gola egitea lortu du. Hala, Mendilibarren mutilek hamabigarren tokian amaitu dute Liga, guztira 47 puntu gehitu eta gero.

Etxekoek ezinhobeto ekin diote lehiari. Ligako txapeldunari aurre egin diote konplexurik gabe eta lehen minutuetan lan handia eman diete Bartzelonako atzelariei. Lehendabiziko aukera laster iritsi dira. Bosgarrenean Charles saiatu da, eta minutu batzuk beranduago, Jordanen ezkerkadak ez du aterako norabidea hartu. Hogeigarren minutuan, ordea, Cucurellak ez du hutsik egin. Hegaleko jokalariak Enrichen pase jaso du eta Cillessen gainditzea lortu du.

Valverderen mutilak suspertu egin dira golaren ondoren eta Messiren bitartez markagailua berdintzea lortu dute. Jokalari argentinarrak Vidalen pase bikaina aprobetxatu du Dmitrovic gainditzeko. Ostera, gainera, berriro ere Messik Bartzelonaren aldeko gola egin du.

Eibartarrek ez dute etsi eta atsedenaldirako minutu gutxi falta zirela De Blasisek bigarren egitea lortu du. Jokalari argentinarrak Cillessenen aldaratze kaxkar bat jaso du eta bitan pentsatu gabe 25 metrotatik jaurti du gola ikusgarria eginez.

Bigarren zatian, bi taldeak garaipenaren gola egiten saiatu diren arren, ez dute aurkako atea zulatzerik izan. Hala, Eibarrek puntu bat gehitu du Ligako azken jardunaldian, eta hamagigarren tokian amaitu du Lehen Maila jokatu duen bosgarren denboraldia.

SDE / J38 LaLiga Santander

  • Dmitrović
  • N. E. Ramis (77')
  • Paulo
  • De Blasis
  • Cote
  • Escalante
  • Orellana
  • Jordán
  • Cucurella
  • Sergi Enrich (66')
  • Charles L. (85')

Ordezkoak

  • P. León
  • P. Diop
  • Marc (85')
  • Kike G. (66')
  • J. Calavera
  • Sergio A. (77')
  • Riesgo
  • Cillessen
  • Piqué
  • N. Semedo (46')
  • Jordi Alba
  • Clement Lenglet
  • I. Rakitić
  • Vidal
  • Sergio (65')
  • Messi
  • Malcom (73')
  • S. Roberto

Ordezkoak

  • Moussa Wagué (46')
  • Iñaki Peña
  • Aleñá (65')
  • Umtiti
  • Ricard Puig
  • Abel Ruiz
  • C. Pérez (73')

Estadioa

Municipal de Ipurua (5.184 ikusleak)

Gol

  • 1-0 (20'). Cucurella
  • 1-1 (31'). Messi
  • 1-2 (32'). Messi
  • 2-2 (45'). De Blasis

Epailea

José Luis Munuera Montero …. zigortu zuenN. E. Ramis (33'), De Blasis (44'), Cote (80'), Escalante (83') -rena SD Eibar y N. Semedo (42'), Jordi Alba (83') -rena FC Barcelona.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 20-12-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

15 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

17 ABE

19:00 Mundial 82 Logroño

Partidua

Jardunaldia1 SD Logroñés - SD Eibar

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi