SDE / ALBISTEAK

Eibarrek bana berdindu du RC Deportivoren aurka

Armaginek puntu bakarra urratu dute, eta 39 punturekin dira

Itzuli

03/03/2018 21:24

Eibarrek bana berdindu du RC Deportivoren etxean Ligako 27. jardunaldian, norgehiagoka gorabeheratsu batean. Eibartarrak jokalari bate gehiagorekin ibili dira bigarren zati osoan; izan ere, Koval atezainak txartel gorria ikusi du lehen zatiaren amaieran. Baina eibartarrak ez dira gai izan nagusitasuna islatzeko eta hortaz, puntu bakarra eskuratu dute Inuiren golari esker.

Edonola ere, lehia etxekoen gehiagotasunarekin hasi da. Deporrek abagune garbiak izan ditu lehen minutuetan. Hasi eta berehala, Dmitrovicek bikain gelditu dio buruz burukoa Andoneri eta hiru minutu beranduago, berriz ere geldiketa ezinhobean, Lucasen jaurtiketa kornerrera bidali du serbiarrak.

Eibarrek, ordea, zortea aldeko izan du eta hamargarren minutuan aurretik jartzea lortu du bere lehen aukera garbia. Inui ederki aprobetxatu du Orellanak eskuin hegaletik ipinitako erdiraketa eta Kovalen irteera kaxkarrari etekin aterata baloia sare barrura bidali du. Handik aurrera, Eibar nagusitzen saiatu da baloiaren bitartez. Baina Deporrek ez du amorerik eman eta bere jokoa egiten saiatu da. Gainera, 26. minutuan Orellanak, min hartuta, zelaia utzi behar izan du.

 

Handik gutxira Deporrek minutu onak izan ditu. Andon zutoinarekin topatu da hogeita hamargarren minutuan. Hurrengo jokaldian, aldiz, ez du hutsik egin errumaniarrak eta berdinketaren gola lortu du. Gerora, lehen zatia amaitzeko bost minutu falta zirenean, Koval atezainak txartel gorria ikusi du eta Eibar jokalari bat gehiagorekin geratu da.

Bigarren zati osoa jokatu du Eibarrek jokalari bate gehiagorekin. Gidoia ez da aldatu. Armaginak baloi jabetzaren bitartez, Depor bere zelaian sartu du. Galiziarrak kementsu ibili dira beren atea defendatzen. Eibartarrak beren gehiagotasuna islatzen saiatu dira, eta Kikeren eta Alejoren irteerekin batera, hegaletatik iristen saiatu da. Gaur, baina, zortea ez dute aldeko izan, Deporrek oso ondo sartu da atzean eta amaieran, markagailua ez da mugitu.

SDE / J27 LaLiga Santander

  • Maksym Kóval
  • Eneko Bóveda
  • R. Albentosa
  • Sidnei
  • Fernando Navarro
  • Adrián
  • Sulley Muntari (81')
  • Emre Çolak (43')
  • Celso Borges
  • Lucas Pérez
  • Andone (85')

Ordezkoak

  • Rubén (43')
  • Fabian Schär
  • Bakkali (85')
  • Luisinho
  • Borja Valle
  • Juanfran
  • Krohn-Dehli (81')
  • Dmitrović
  • Arbilla
  • Cote
  • R. Peña
  • David Lombán
  • P. Diop (60')
  • Dani García
  • Inui (74')
  • Orellana (27')
  • Jordán
  • Charles L.

Ordezkoak

  • I. Alejo (74')
  • Kike G. (60')
  • P. León (27')
  • Paulo
  • Juncà
  • Escalante
  • Riesgo

Estadioa

Estadio ABANCA-RIAZOR (19.437 ikusleak)

Gol

  • 0-1 (11'). Inui
  • 1-1 (33'). Andone

Epailea

Santiago Jaime Latre …. zigortu zuenSidnei (89') -rena Deportivo y R. Peña (64'), Cote (78') -rena Eibar. … gorri zuzenaz kanporatu zuenMaksym Kóval (39') -rena Deportivo .

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:15 22-09-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

22 IR

16:15 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia5 SD Eibar - CD Leganés

23 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

25 IR

20:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia6 RCD Espanyol - SD Eibar

29 IR

18:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia7 SD Eibar - Sevilla FC

06 URR

13:00 Estadio Municipal de Montilivi

Partidua

Jardunaldia8 Girona FC - SD Eibar

Agenda ikusi