SDE / ALBISTEAK

Eibarko jokalarien eta entrenatzaileen soldata murrizketa adostu da

Kontseilari Nagusiak, Kirol Zuzendariak eta Idazkari Teknikoak ere soldata murriztuko dute

Itzuli

24/04/2020 18:08

SD Eibarko Administrazio Kontseiluak gizonezkoen lehen taldeko jokalariekin eta entrenatzaileekin %15ko soldata murrizketa adostu du txapelketa jokatu ezean. Hurrengo asteetan 19/20 denboraldia berriz ere abian jarriko balitz, murrizketa %2koa izango litzateke. Kontseilari Nagusiak, Kirol Zuzendariak eta Idazkari Teknikoak akordio honekin bat egin dute, eta beraiek ere soldatak kopuru hoietan murriztuko dituzte.

COVID-19 dela-eta sortutako osasun eta krisi ekonomikoak SD Eibar erabaki mingarri hau hartzera eraman du, honek guztiak izango duen eragin ekonomiko larriak murriztu asmoz.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi die horrelako egoera zail batean adostasunera iritsi diren persona guztiei, erabaki honekin murrizketek klubeko beste langileengan eraginik ez izatea ahalbidetu dutelako, eta bide batez Eibarrek ospital, zahar egoitza eta ikastetxe ezberdinetan martxan jarritako giza-egitasmo ezberdinak aurrera ateratzea bermatzen dutelako.

Era berean, SD Eibarrek zale armagin guztiei eta gizarte osoari animo mezu bat helarazi nahi die, eta jasotako eskertza eta babes mezu guztiak eskertu. Guztion babesa eta solidaritatearekin aurrera egingo dugu!

 Aupa Eibar! Gora Eibar!