SDE / ALBISTEAK

Eibar Real Betisen aurka gailendu da eta lehen mailako taldea izango da beste urte batez (1-0)

Armaginek hiru puntuak eskuratu dituzte Cotek atsedenalditik gertu egindako golari esker

Itzuli

05/05/2019 16:23

Eibar bat eta huts gailendu da Real Betisen aurka Ligako 36. jardunaldian eta datorren urtean Lehen Mailan arituko da. Mendilibarren mutilek gogotik egin behar izan dute lan hiru puntuak eskuratzeko. Talde andaluziarra lehiakor aritu da baina Dmitrovicen geldiketa izugarriekin egin du topo. Neurketako gol bakarra Cotek lortu du. Atzelariak burutu du Orellanak lehen zatiko azken kornerrean egindako pasea.

Norgehiagoka hasi aurretik Eibar matematikoki Lehen Mailako taldea zen. Baina taldeak ez du galdu nahi izan etxean garaipen berri bat eskuratzeko aukera. Lehen zatia alternatibaz betea egon da. Armaginak izan dira aurkako areara hurbiltzen lehenak. Orellanaren jaurtiketa atepean atera dute atzelari sevillarrak. Betisen erantzun berehala iritsi da. Guardado saiatu da baina Dmitrovicek erantzun paregabea eman dio.

Minutu batzuk beranduago, Escalantek lehena egiteko aukera izan du. Baina Joel adi ibili da eta burukada ederki gelditu du. Lehen zatia amaitzear zela, Cotek partidako gol bakarra eskuratu du. Atzelariak Orellanaren pasea baliatu du area kanpotik baloi bortizki jo eta Robles gainditzeko.

Bigarren zatian, Betisek aurrerapausua eman du berdinketaren bila. Abagunerik garbien hirurogeita seigarren minutuan izan du. Iglesias Villanuevak penalti adierazi du kanpoko taldearen alde. Lo Celsok jaurti du baina Dmitrovicek erantzun bikaina eman dio jaurtiketari emaitzari eusteko.

Lehia amaieran, Eibarrek bigarrena egiteko aukera izan du Orellanaren eskuetan. Txilearrak ezkerrarekin jaurti du área barruan baina Robles adi ibili da kornerrera bidaltzeko. Bukaeran emaitza ez da mugitu eta Eibarrek Ligako bederatzigarren garaipena eskuratzeko etxean.

SDE / J36 LaLiga Santander

  • Dmitrović
  • De Blasis
  • Cote (93')
  • Sergio A.
  • N. E. Ramis
  • Jordán
  • Escalante
  • Cucurella
  • P. León (62')
  • Orellana
  • Sergi Enrich (84')

Ordezkoak

  • Pere Milla
  • Miguel Marí
  • J. Calavera (90+3')
  • Kike G. (84')
  • Riesgo
  • Charles L.
  • Paulo (62')
  • Joel Robles
  • Francis G. (74')
  • Júnior
  • Feddal
  • Bartra
  • Giovani Lo Celso
  • Kaptoum (84')
  • Joaquín
  • A. Guardado (81')
  • Tello Herrera
  • Loren

Ordezkoak

  • William Carvalho (81')
  • Pau López
  • Sidnei
  • Jesé (84')
  • Diego Lainez (74')
  • Emerson
  • Sergio León

Estadioa

Municipal de Ipurua (4.725 ikusleak)

Gol

  • 1-0 (45'). Cote

Epailea

Ignacio Iglesias Villanueva …. zigortu zuenN. E. Ramis (67'), Cote (79'), Escalante (87') -rena SD Eibar y Bartra (54'), Tello Herrera (58') -rena Real Betis.

SDE / Agenda

21 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 ABU

17:00 El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 C.A. Osasuna - SD Eibar

25 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi