SDE / ALBISTEAK

EIBAR KOPAN: 1990-1995

Helburua Bigarren A Mailan irautea zenez, emaitzak kaxkarrak izan ziren

Itzuli

09/09/2020 13:00

Laurogeita hamar hamarkadaren lehen erdialdean, Eibarrek balentria eskasa izan zuen Kopan, taldearen helburu nagusia Bigarren A Mailan finkatzea baitzen.

Kopa bigarren mailako txapelketa izatera pasa zen. Hala, Bigarren B Mailako taldeek kanporatu zuten, baita Hirugarren Mailaraikoek ere.

Bereziki zoritxarrekoa izan zen 92-93 denboraldiko parte hartzea, Hirugarren Mailako Alkazarreko Gimnastikak txapelketatik at utzi eta horrek entrenatzailearen kargugabetzea eragin zuen. Armaginak gainera, Bigarren B Mailara jaisteko postuetan zegoen, baina azkenik kategoria salbatu zuen.

90-91

Eibar hirugarren kanporaketan hasi zuen ibilbide laburra. Izan ere, Durangoko Kulturalek kanporatu zuen. Joanekoan 2-2 gelditu ziren Tabiran. Golak Lulugak penaltiz (debuta egin berri zuen Anel Karabek eraginda) eta Bixente. Kulturalek gainera, golak 91 eta 92 minutuetan egin zituen.

Itzulikoan durangarrek 0-2 irabazi zuten Ipuruan. Mikel Etxarrik zuzentzen zuen taldae 2.B mailako talde batengatik kanporatua izan zen. Berrogeita hamargarren urteurrenaren urtea zen eta taldeak Ajaxen aurka jokatu behar zuten lehian zuen burua.

91-92

Berriro ere Eibarrek hirugarren kanpraketan hasi zuen txapelketa. Sabiñanigo izan zuen aurkari. Joanekoan 0-2 gailendu ziren armaginak Rekalde eta Barriolaren goleei esker. Neurketa hamar minutuz eten zen euriarengatik. Bildutakoen sarrera eskasak ez zuen epaileei ordaintzeko dirua adina eman eta hortaz, bi taldeek erdibana egin zuten ordainketa. Itzulikoan eibartarrak 5-1 nagustiu ziren Navarro, Bautista, Luluaga, Etxebarria eta Rekalderen goleei esker.

Hurrengo kanporaketan Lehen Mailako talde baten aurka aritu ziren Etxarriren mutilak, Espanyolen aurka hain zuzen. Joaneko bina berdindu zuten Ipuruan. Igoak egin zituen bi golak. Itzulikoan, aldiz, 2-0 galdu eta gero txapelketatik kanporatuta gelditu ziren.

92-93

Hirugarren kanporaketako joanekoan, Alkazarreko Gimnastica 3-Eibar 1 (Oliden). 40 segundora  Oiarbide atzelari eibartarra kanporatua izan zen eta hala ere, atsedenaldian 0-1 ziren aurretik armaginak.

Itzulikoan, Eibarrek 3-2 irabazi bazuen (Aldalur, Cuellar eta Echevarria) ere, ez zen nahikoa izan joaneko errenta iraultzeko, eta 2015ean desagertu zen Alcazar de San Juango (Toledo) talde apal honen aurka kanporatua iza zen. Zapia txuriak eta txistuak izan ziren Ipuruan taldeko teknikarientzat. Mendiluze eta haren laguntzaile zen Lacasaren azken partida izan zen, partida hasi eta bi egunera kargutik kendu baitzituzten.

Une hartan, Eibar azken sailkatua zen ligan. Bost puntu batu zituen txapelketako lehen hamar jardunaldietan. Entrenatzaile berriak, Xepe Gallastegik, salbazioa lortu zuen Ipuruan. Gogoangarria Compostelaren aurka jokatutako azken partida dramatiko hura, banako berdinketarekin helburua lortu zuenekoa.

93-94

Lehiaketa hirugarren kanporaketan hasi zen. Crescencio Cuellar nafarrak hat-trick bat egin zion Torrelavegako 2. B Gimnastikari joaneko partidan 1-4 irabazteko; beste gola Bixentek egin zuen. Itzulikoan Eibarrek 1-0 irabazi zuen Iñigo Arriola elgoibartarraren golarekin.

Laugarren kanporaketan salbuetsita geratu ondoren, final hamaseirenetan Bigarren A Mailako beste talde bat izan zuen aurkari, Merida. Joanekoan 0-0 berdindu zuten Extremaduran, baina itzuleran 0-1 galdu eta gero, eibartarrak kanporatuak izan ziren.

94-95

Eibar bigarren kanporaketan sartu zen Palentziaren aurka, Bigarren B Mailako aurkari bat, joanekoan 0-2 irabazi zion (Jandro eta Arenaza) eta itzulikoan 2-2 berdindu zuen (Loinar eta Estefano).

Hirugarren kanporaketan, zozketak Lehen Mailako talde batekin parekatu zuen Eibar: Xixongo Sporting. Ipuruan 0-1 irabazi zuten asturiarrek, eta itzulikoan, berriz, gol bakarrarengatik porrota: 3-2 (Loinaz eta Jandro). Urte hartan ligan denboraldi distiratsua egin zuten armaginek, Jose Maria Araquistainek entrenatutako taldeak bosgarren amaitu baitzuen.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak Jesus Gutierrez Eibarko SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kidearen artxibokoak dira.

SDE / Agenda

25 IR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia3 SD Eibar - Athletic Club

30 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - Elche CF

04 URR

Estadio Municipal José Zorrilla

Partidua

Jardunaldia5 Real Valladolid CF - SD Eibar

18 URR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - CA Osasuna

25 URR

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia7 Sevilla FC - SD Eibar

Agenda ikusi