SDE / ALBISTEAK

Eibar KEren Akziodunen Batzarrak 32,4 milioiko errekor-aurrekontua onetsi du, 10,8 milioiko superabita aurreikusiz

Abonamenduen salneurriak izoztu egin dira berriro, eta hiru urteko antzinatasuna duten abonatuek 2006ko prezio bera ordainduko dute

Itzuli

18/12/2015 00:17

Eibar KEren Akziodunen Batzar Nagusiak, akziodunen % 98aren babesarekin, 32,4 milioiko errekor-aurrekontua eta 10,8 milioiko superabitaren aurreikuspena onetsi ditu gaur.

Bilera berean, Batzarrak, botoen % 97arekin, ontzat eman ditu aurreko denboraldiko kontuak. 3,58 milioi euroko emaitza positiboa izan dute, eta erreserbatzat gordeko dira.

Denboraldi honetarako aurrekontuek abonamenduen prezioa izozteko proposamen bat hartzen dute barne. Haren bidez, esate baterako, hiru urteko antzinatasuna duten abonatuek Bigarren B mailako salneurri berak ordaintzea posible izango da (210 eta 300 euro artean; sarreren batez besteko salneurria, partida bakoitzeko, 19 euroan). Kuota hauek 2006-2007 denboralditik aldatu gabe mantendu dira, klubak jokatu duen kategoria gorabehera.

2012ko abuztuaren ondorengo antzinatasuna duten akziodun abonatuek 265 eta 395 euro bitartean ordainduko dituzte (partida bakoitzeko, batez beste, 24 euro), eta antzinatasun berdina duten baina akziodunak ez diren abonatuek, 320 eta 475 euro bitartean.

Eibar KEren 5.132 abonatuetako % 52ak prezio sarituak dituzte (22 urte baino gutxiagokoak, langabeak, pentsiodunak eta elbarriak). 

Klubeko presidenteak, Álex Aranzábalek, jarduera-txostena aurkeztu du eta hurrengo denboraldietan klubaren etorkizuna erabakiko duten estrategia-lerroak zein izango diren jakinarazi du.

Klub armaginak bi urte daramatza lehenengo mailan, eta datorren denboraldian, gutxi gorabehera, telebista-eskubidetzat 40,5 milioi euro jasoko dituela aurreikusi du. Horretarako, lehen mailari eutsi beahrko dio.

Gaurko Akziodunen Batzarrean, zuzenean zein eskuordeturik, 11.271 akzio izan dira bertan (guztizkoaren % 24,4).

 

SDE / INSTAGRAM