SDE / ALBISTEAK

Eibar, harrobia eta selekzioen deiak

Zerrenda honek ez ditu talde gorenekin aritutako jokalariak aintzat hartzen

Itzuli

07/05/2020 14:40

Historian zehar, Eibarrek internazionalak izan diren jokalari ezberdinak izan ditu harrobian zein lehen taldean. Txosten honen helburua nazioartean jokatu duten jokalarien armaginen zerrenda egitea da.

Txosten bost multzotan banatuko da ezaugarri ezberdinen arabera. Horrez gain, Eibarren jokatu ez duten baina eibartarrak diren jokalariak ere aintzat hartu dira hurrengo dokumentuan.

Eibarreko harrobian ziren bitartean Espainiako selekzioarengandik deia jaso zutenak (ordena kronologikoan)

-Alberto Albistegi. 1953ko martxoaraen eta apiralaren artean Gazte mailako VI FIFA Txapelketa jokata zuen Belgikan. Laugarren sailkatu ziren. Ostera, Eibar utzi eta gero, zazpi denboraldi Lehen Mailan aritu zen (hiru Realean eta lau Osasunan).

-Jose Antonio Urtiaga. Gazte mailako XIII FIFA txapeleketa jokatu zuen 1960an Urkoko jokalaria zela. Hurrengo denboraldian Mestallak fitxatu zuen, Valentziako filialak.

-Alberto Argoitia: Urkoko jokalaria zela, 1965an, Gazte mailako Espainiako selekzioarekin jokatu zuen Yugolasvian ospatutako Europako Txapelketa. Estreinakoz aritu zen partida denetan. Laugarren tokia eskuratu zuten.

-Jose Eulogio Garate. Nazioarteko lehen norgehiagoka Eibarreko jokalaria zenean izan zen, afizionatuen Espainiako selekzioarekin. Neurketa Atotxako zelaian jokatu zen 1965eko maiatzean, Espainiak eta Frantziak bana berdindu zuten. Indautxutik pasa ostean, Atletico Madrilen egin zuen bere ibilbidea.

-Agustin Gisasola. Maila ezberdinetan internazionala izan zen, talde gorenean barne (Athleticeko jokalari zela). Beren lehen esperientzia Gazte Mailan izan XXII FIFA Txapelketa 1970ean Parisen.

-Juan Mari “Bochi” Esnaol eta Ibon Amuchastegi. Eibar Urkoko jokalariak zirela lagunartekoa jokatu zuten Gazte mailako Espainiako selekzioarekin. Neurketa 1972an izan zen Ingalaterraren aurka, Sheffield-en.

-Iker Aguilar. 2020ko otsailean, kadete mailan zegoela, 15 urtez azpiko Espainiako selekzioaren deia jaso zuen San Pedro de Pinatarreko Nazioarteko Txapelketa jokatzeko. Bi neurketetan parte hartu zuen, Irlandaren aurka (2-0) eta Txekiar Erreplublikaren aurka (6-0). Bigarren tokian amaitu zuten, Holandaren ondoren.

Eibarreko jokalariak baina ez harrobikoak (orden kronologikoan) 

-Asier Riesgo. Eibarren egindako lehen etapan (2002 eta 2004). 2002-2003 denboraldian 19 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin jokatu zuen. 20 urtez azpikoarekin Munduko txapelduna izan zen 2003ko abenduan. Denboraldi berean 21 urtez azpikoarekin jokatu zuen.

-David Silva. 2004-2005 denboraldian internazionala izan zen 19, 20 eta 21 urtez azpiko selekzioekin, 

Eibartarra eta harrobiko jokalaria, Eibarren ez zeudenean internazionalak izandakoak

-Mikel Oyarzabal. 21 urtez azpiko Europako Txapelduna 2019an Espainiako Selekzioarekin. Talde gorenean ere parte hartu du, Realeko jokalaria izanda.

-Diego Álvarez. Ez zen Eibarren jaio, baina umetan joan zen gurasoekin, eta futbolean hasi zen Eibarren. Realeko jokalari bezala hiru aldiz izan zen internazionala B selekzioarekin eta bost aldiz 23 urtez azpikoarekin 70eko hamarkadaren amaieran. Nazioartekoa ere izan zen.

Internazionalak: Eibarren jaioak, baina harrobikoak ez direnak

-Ander Aranzeta. Realeko jokalaria zela, 16 urtez azpiko Espainiako Selekzioko kapitaina izan zen. 1997ko maiatzean Europako txapelduna bilakatu zen Austriaren aurka. 1997ko irailean, 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa hirugarren, Xavi edota Casillasekin batera. Lesio baten ondorioz, futbola utzi behar izan zuen.

-Markel Susaeta. 20 eta 21 urtez azpiko selekzioekin jokatu zuen 2007 eta 2009 urteen artean Athleticeko jokalaria zela. Talde gorenean ere jokatu zuen.

-Iñigo Ruiz de Galarreta.Athleticeko jokalaria zela Atlantiko Kopa jokatu zuen 18 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin. Ostera, Europako 19 urtez azpiko selekzioarekin sailkatze faseko bi neurketa jokatu zituen. Txapelketarako sailkatu baziren ere, ez Baina zen deitua izan.

Emakumezkoak

-Evelyn Santos: Internazionala izan zen adin txikiko taldeekin Eibarreko jokalaria zela, 2003-2004 denboraldian.

-Loren Valderas. Eibarreko jokalaria zela, 2010ean 17 urtez azpiko taldearekin Europako Txapelketarako sailkatze fasea jokatu zuen. Espainia-Georgia neurketan 6 gol egin zituen (13-0). Egun, EDF Logroñon ari da.

-Marta López de Guereñu. 2019ko irailean 17 urtez azpiko Nazioarteko Txapelketa jokatu zuen Suedian. Eibartarra da eta lehen taldean jokatzen du.

 

Datu hauek, SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira.