SDE / ALBISTEAK

Eibar Alavesen aurka gailendu da markagailua azken hatsean irauli eta gero (2-1)

Diopek minutu gehigarrietan lortu du garaipenaren gola eta hiru puntuak etxean gelditu dira

Itzuli

04/11/2018 14:24

Eibar Alavesi gailendu zaio Ligako hamaikagarren jardunaldian lehiaz beteriko neurketan. Armaginak atzetik hasi diren arren ez diote norgehiagokari aurpegia galdu eta lan handia egin eta gero markagailua iraultzea lortu dute. Mendilibarren mutilek gogor sufritu behar izan dute Alavesen gol goiztiarrari buelta emateko. Eibartarren golak bigarren zatiko azken herenean iritsi dira. Jordán eta Diop izan dira golegileak.

Neurketa gaizki hasi da eibartarrentzat. Izan ere, hasi eta berehala, gasteiztarrak aurretik jarri dira falta baten ostean. Epaileak hasiera batean jokoz kanpo adierazi duen arren, gola markagailura igo da VARarekin kontsultatu ostean. Taldeak, ordea, lanean jarraitu du. Handik gutxira, Duartek Jordáni falta egin eta txartel gorria ikusi du. Faltan hori izan da lehen zatiko abagunerik arriskutsuena. Orellanaren jaurtiketak zutoinean jo du.

Bigarren zatian, armaginak erasora irten dira. Hala, 68. minutuan Jordánek berdinketaren gola eskuratu du area ertzetik bortizki jotako jaurtiketa batean ostean. Lehenago, Eibar jokalari bat gutxiagorekin gelditu da; izan ere, De Blasisek txartel gorria ikusi du.

Bi taldeak jokalari bat gutxiagorekin zirela, neurketa ireki egin da. Biek ala biek aukerak izan dituzte aurkako atea zulatzeko. Eibartarrak Siveraren ate ingurura behin eta berriro iritsi dira, eta neurketa berdinketarekin amaituko zela zirudienean iritsi da garaipenaren gola. Minutu gehigarrietan Orellanak kornerra lehen zutoneira ipini du eta hortxe zegoen Diop burukada eder batekin atea zulatzeko. Amaieran, taldeak garrantzizko garaipena eskuratzea lortu du azken minutuetan.

SDE / Agenda

21 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 ABU

17:00 El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 C.A. Osasuna - SD Eibar

25 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi