SDE / ALBISTEAK

Eibar 4-3 nagusitu da Osasunaren aurka eta sailkapenean aurreneko postuan da

Adriana eta Idoia izan dira armaginen goleatzaileak

Itzuli

01/11/2018 15:32

Eibarren emakumezkoen lehen taldeak garaipen bikaina eskuratu du gaur Unben, Osasunaren aurka, eta sailkapenaren aurreneko postuan kokatu da, aurkari zuzena gaindituta. Norgehiagoka ikusgarria izango zela aurreikusten zen, eta horrela izan da.

Idoiak aurretik jarri ditu armaginak, partidua hasi eta berehala. Hamar minutu geroago, 15.ean, Adrianak bigarrena egin du buruz. Osasunak aldeak murriztu ditu 28. Minutuan, baina eibartarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, Idoiak 3-1koa egin du. Osasuna ez da kikildu, eta bost minutu geroago 3-2koa jarri du markagailuan. Neurketa bigarren zatiko 26. Minutuan zela, Idoiak laugarrena egin du Eibarrentzat, arratsaldeko bere hirugarrena. Partidua amaitzear zela 4-3koa lortu du Osasunak, baina eibartarrek ondo eutsi diote azken minutuei eta garaipen bikaina erdietsi dute.

Garaipen honi esker Eibar sailkapenaren aurreneko postua.

naren aurka eta sailkapenean aurreneko postuan da

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 24-11-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

22 AZ

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

23 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 AZ

16:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia14 SD Eibar - D. Alavés

30 AZ

16:00 Estadio de Anoeta

Partidua

Jardunaldia15 Real Sociedad - SD Eibar

08 ABE

12:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia16 SD Eibar - Getafe CF

Agenda ikusi