SDE / ALBISTEAK

David Lomban SD Eibarreko jokalari berria da

Libre iritsi da Eibarrera, eta denboraldi baterako sinatu du

Itzuli

02/09/2017 13:36

David Lomban atzelaria SD Eibarreko jokalari berria da, IMQn azterketa medikoa gainditu eta gero.

David Rodriguez Lomban (Mieres, 1987), libre iritsi da Eibarrera, bere aurreko taldea, Granada CF, bigarren mailara jaitsi ostean. Lombanek denboraldi baterako sinatu du Eibarrekin.

Real Oviedo eta Valencia CF taldeen harrobietan ibili eta gero, Salamancan, Xerezen, Bartzeona Bn, Elxen eta Granadan aritu da. Azken lau denboraldiak La Ligan eman ditu; bi Elxen eta beste bi Granadan.

117 neurketa jokatu ditu Lehen Mailan, 7 gol sartuz, eta 129 norgehiagoka Bigarren mailan, 7 golekin.