SDE / ALBISTEAK

Carla Morera 2022ra arte izango da armagina

Hegaleko jokalariak beste urte batez luzatu du datorren denboraldian amaitzen zuen kontratua

Itzuli

08/06/2020 13:38

Carla Morerak (Cerdanyola del Vallés, 1995) klubarekin zuen hitzarmena berritzeko akordioa sinatu du 2022ra arte. Jokalari kataluniarrak beste urte batez luzatu du datorren urteko ekainaren 30ean amaitzen zuen hitzarmena eta armagina izango da datozen bi denboraldietan.

Hegaleko jokalaria joan den udaran iritsi zen Eibarrera Seagull taldetik. Bere lehen denboraldian, Carlak 16 neurketa jokatu ditu eta tartean munduko txapelduna bihurtu da Espaniako hondartza futboleko selekzioarekin.

Morerak aitortu du “intentsitate handiko denboraldia” izan dela. “Norgehiagoka guztiak azkena balira bezala jokatu ditugu, beti igotzeko helburuarekin. Arlo pertsonalean, nire lehen urtea izan den honetan, oso maitatua sentitu naiz eta urte osoan zehar konfiantza handia jaso dut staff teknikoarengandik”.

“2022ra arte sinatzea klubaren eta nire artean dagoen konfiantzaren seinalea da. Horrez gain, bi alderdiek taldea maila gorenean uzteko gogoa adierazten du”, onartu du Carla Morerak.

Igoera lortu eta gero, datorren denboraldian erronka potoloa izango dute esku artean. “Lehenik eta behin, lanean jarraitu behar dugu orain arte egin bezala. Gure helburua permanentzia izango da eta uste dut lortzeko gai garela”.

Horretarako, Morerak adierazi du “arlo fisikoan pausua eman behar dugu, orain arte bezala baturik jarraitu, horrek fruituak eman dizkigu aurten”.

Horrez gain, hegaleko jokalariak nabarmendu nahi izan du, “Eibar herri txikia izan da meritu handia du lehen bi taldeak maila gorenean egotea. Harro egoteko arrazoia da”.