SDE / ALBISTEAK

Bigarren garaipena jarraian Ipuruan (2-0)

Eibar Celtaren aurka gailendu da eta sei puntu lortu ditu azken lau egunetan

Itzuli

29/09/2019 16:22

Eibarrek Celtari irabazi dio Ligako zazpigarren jardunaldian. Armaginek pasa den osteguneko lehiari jarraipena ematea lortu dute Ipuruan bigarren garaipena jarraian eskuratuta. Neurketa bigarren zatian erabaki da Expósitok eta Orellanak egindako golei esker. Hala, Mendilibarren mutilek sei puntu lortu dituzte azken lau egunetan.

Taldeak ederki hasi du lehia, joan den osteguneko sentsazioei jarraipena emateko asmoarekin irten dira eibartarrak, eta hasi bezain laster birritan hurbildu dira Rubénen ate ingurura. Gorri-urdinek hegaletatik arriskua eraman dute baina ez dute asmatu azken metroetan. Atsedenaldian markagailua huts eta hutsekoa zen.

Bigarren zatia hasi bezain laster, ordea, Edu Expositok lehen gola lortu du. Erdilariak De Blasisen pasea jaso eta bikain loratu du baloia Blancoren aurrean. Deportivoko jokalari ohiak bere lehen gola lortu du Eibarrekin lehen mailan. Handik gutxira, armaginak bigarrena egiteko gai izan dira. Inuiren gola ez da markagailura igo. Izan ere, epaileak aurretik De Blasisek egindako eskua adierazi baitu.

63. minutuan baina Eibarrek, oraingoan bai, bigarrena egin du. Inuik baloia lapurtu du ezker hegalean eta jokaldi bikaina egin ostean Orellana ate aurrean utzi du. Honek, bitan izkin egin eta gero, baloia sare barrura bidali du. Hortik aurrera, Eibarrek lasaitasunez jokatu du. Lehia amaieran, Aspasek errenta murrizteko aukera izan du penalti marratik baina Dmitrovicek erantzun paregabea eman dio jokalariaren jaurtiketari.

SDE / J7 LaLiga Santander

  • Dmitrović
  • Arbilla
  • De Blasis
  • Cote (46')
  • Paulo
  • Escalante
  • Edu Expósito
  • Sergio A.
  • Inui
  • Orellana (73')
  • Kike G. (77')

Ordezkoak

  • A. Tejero (46')
  • N. E. Ramis
  • Charles L. (77')
  • Bigas
  • P. Diop
  • Yoel
  • P. León (73')
  • Rubén Blanco
  • Hugo Mallo
  • Lucas Olaza
  • Araújo
  • Joseph Aidoo
  • Lobotka (64')
  • Denis Suárez
  • B. Méndez (86')
  • Okay (68')
  • Iago Aspas
  • S. Mina

Ordezkoak

  • Vázquez
  • Pape Cheikh (68')
  • F. Beltrán
  • Sergio A.
  • Gabriel Fernández (86')
  • Jorge Sáenz
  • Rafinha (64')

Estadioa

Municipal de Ipurua

Gol

  • 1-0 (47'). Edu Expósito
  • 2-0 (60'). Orellana

Epailea

…. zigortu zuenArbilla (19'), Orellana (34'), Sergio A. (90+3') -rena SD Eibar y Lucas Olaza (22') -rena RC Celta.

SDE / Agenda

22 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 URR

11:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

25 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

26 URR

18:30 Estadio Municipal José Zorrilla

Partidua

Jardunaldia10 R. Valladolid CF - SD Eibar

Agenda ikusi