SDE / ALBISTEAK

Administrazio Kontseiluaren Oharra

Itzuli

15/10/2018 20:41

Hurrengo egunetan SD Eibarreko akziodunek hitzordu garrantzitsua dute: gure lehen taldeentzako zein gaztetxoentzako Kirol Instalakuntzak eraikitzearen aldeko bozketa egingo da. Momentu historiko batean gaude, eta botazioan ahalik eta akziodun gehienek bozkatzea nahi genuke.

SD Eibarko Administrazio Kontseilua osatzen dugunok lanean jarraitzen dugu, eta hala segituko dugu Batzar Orokorra iritsi bitartean eta baita ondoren ere.

Era horretan, Amaia Gorostiza presidentearen eta Jose Antonio Fernandez kontseilariaren bitartez, Azitaingo lursailen jabeekin hitzarmena sinatu dugula jakinarazi nahi dizuegu, hasieran emandako prezioa erdira jeistea lortuz. Hala, Azitainen proposamenean prezio murrizketa handia lortu dugu: 21,44 milioi euritok 18,22 milio euro ingurura.

Albiste positiboa da, eta argi erakusten du Kontseiluak akziodunekin duen konpromisoak berean jarraitzen duela.

Gauzak horrela, Kirol Instalakuntzak Azitainen egitek 18 milio euro inguruko kostua izango luke, eta bertan egongo lirateken hiru futbol zelaien prezioa ia 6 milio eurokoa litzate gutxi gorabehera. Areition, aldiz, lau zelaiek launa milio euroko kostua lukete; guztira 16 milio euroko prezioarekin.

Hala ere, Administrazio Kontseilu honek SD Eibarko teknikariek zelai kopuru eta instalakuntza motei buruz hasieratik emandako gomendio teknikoekin bat egiten jarraitzen du.

Azkenik, Kontseiluak argi utzi nahi du akziodun bakoitza aske dela nahi duen aukeraren alde egiteko, eta era berean akziodun guztiak bozketan parte hartzera dei egiten dite.

Aupa Eibar! Gora Eibar!