SDE / ALBISTEAK

92 urte jokalari internazionalak ematen

Ciriaco, Roberto eta Muguerza hamaikako berean aritu ziren 1930ean Espainiako Selekzioarekin

Itzuli

13/05/2020 14:42

Eibarren jaiotako edota hazitako bederatzi jokalarik Espainiako selekzioarekin jokatu dute 1928 eta 2020 urteen artean.  Lehena Roberto Echevarria izan zen 1928an, eta azkena, aldiz, oraindik orain maiztasunarekin ari den Mikel Oyarzabal.

Deialdiei dagokionez, gertaerarik garrantzitsuena 1930ko ekainaren 14an izan zen. Izan ere, hiru jokalari eibartar sartu ziren deialdian: Ciriaco, Muguerza eta Roberto. Hiruak batera aritu ziren Txekoslobakiaren aurkako garaipenean (2-0).

Horietako bi, Ciriaco Errasti eta José Muguerza, izan dira historian zehar Munduko Txapelketa jokatu duten eibartar bakarrak. Hain zuzen ere, 1934ean Italian jokatu zen huran.

Espainiako elastikoa gehien jantzi duena, aldiz, José Eulogio Garate da. Guztira, 17 neurketa jokatu zituen. Bera da baita ere, golegile nagusia, 5 golekin. Oyarzabalek bi sartu ditu eta Markel Susaetak, berriz, bakarra (internazionala izan zen norgehiagoka bakarrean egina).

Zerrenda osatzen dute jokalari zein entrenatzaile izan zen Ramon Gabilondok, Agustin Gisasolak eta Diego Alvarezek. Azken biak partida bakarra jokatu zuten, batera gainera.

Garai haietan selekzioen partidak ez ziren gaur egungo maiztasunarekin jokatzen. Horrez gain, erreferentzia egiten dugun lehen hamarkadetan ez ziren aldaketak existitzen. Hortaz, zailagoa zen debuta egitea.

Erreportaje honek ez ditu emakumezko internazioalak kontuan hartzen. Izan ere, bigarren batean izango dira protagonista.

INTERNAZIONALEN ZERRENDA

ROBERTO ECHEVARRÍA (1908-1981). Unión Deportiva Eibarresan jokatzen zuen 1927an. Ostera Alavesen aritu zen eta 1928an Lehen Mailan egin zuen debuta Athleticekin. Bertan 4 liga eta 4 kopa irabazi zituen. Espainiako selekzioarekin debuta egiten lehen izan zen eta 7 neurketa jokatu zituen, 1928 eta 1936 bitarte. Guda Zibilaren ondoren, Athleticeko entrenatzailea izan zen 39-40 denboraldian.

CIRIACO ERRASTI (1904-1984). Lagun Artean eta UD Eibarresan jokatu zuen Eibarren zela. Ostera, Alavesen egon zen (1925tik aurrera) eta Real Madrilen (1931tik aurrera). Bertan Zamora atezainarekin eta Quincoces atzealariarekin hirukote bikaina osatu zuen. Bi liga eta bi kopa irabazi zituen. Guztira, 14 norgehiagoka jokatu zituen Espainiako Selekzioarekin, 1930 eta 1936 urteen artean. 1933an, Espainiaren gol festa handienan parte hartu zuen Bulgaria mendean hartuta (13-0). Munduko Txapelketa jokatu zuen 1934an, bi partida jokatuz Brasilen eta Italiaren aurka. Final laurdenetara iritsi zen. Guda Zibilak bere ibilbidean eragina izan zuen. 

JOSÉ MUGUERZA (1911-1980). UD Eibarresako jokalaria zen 1928an Athleticera joan baino lehenago. Bertan 4 liga eta 4 kopa eskuratu zituen. Espainiako Selekzioarekin 9 neurketa jokatu zituen, 1930 eta 1936 urteen artean. Errastirekin batera Italiako Munduko Txapelketan parte hartu zuen. Biek beren azken neurketa batera jokatu zuten 1936ko maiatzaren 6an (Suiza 0-2 Espainia), Guda Zibila hasi baino lehen. Ostera, Euzkadi taldean jokatu zuen eta disoluzioaren ondoren, Mexikon aritu zen, Españan eta Atlanten. Monterrey AC-ko kirol zuzendaria izan zen.

RAMON GABILONDO (1913-2004). Eibarren infantiletan jokatu zuen, 1928an Valladoliden bere ibilbidea hasi zuen arte. 1934 eta 1946 urteen artean Madrilgo Atletin aritu zen, bi liga eta Txapeldunen Kopa eskuratuz. Espainiarekin bost neurketa jokatu zituen 1941 eta 1942 urteen artean. Ondoren, gazte mailako selekzioa entrenatu zuen eta 1959 eta 1960 bitarte triunviratoa osatu zuen, selekzio goreneko hautatzaile moduan 12 norgehiagoka jokatuz. Gaztelako Futbol Federazioko lehendakaria izan zen. Jose Eulogio Garateren osaba.

JOSE EULOGIO GARATE (1944). Madrilgo Atleticoko mitoa, Eibarreko jokalaria izan zen gaztetan. Urkon eta Eibarren jokatu zuen 3. mailan. 65-66 denboraldian Indautxun jokatu zuen 2. mailan. Hortik aurrera Atletico taldean 11 denboraldi jokatu zituen, 3 liga, 2 kopa eta kopa interkontinental bat eskuratuz. Gainera, hirutan pitxitxi izan zen. Espainiako Selekzioarekin 1967an egin zuen debuta, Txekoslobakiaren aurka gola eginez (2-1). Bere azken partida Errumaniaren aurka izan zen 1975ean. Deialdietan maiztasunarekin aritu zen horietan Espainiak ez zuen Munduko Txapelketarako txartela lortu (Mexiko 70 eta Alemania 74).

AGUSTIN GISASOLA (1952). Txikitatik harrobian jokatu zuen. Ostera, Urkon eta Eibarren, 3. mailan. 1971n Athleticekin debuta egin zuen. Bertan 13 denboraldiz jokatu zuen liga bat eta kopa bat eskuratu zituen. Espainiako Selekzioarekin partida bakarra jokatu zuen, 1980an Nou Campen, 0-2 galdu zuen Ingalaterraren aurka. Europa stopper onenaren saria jaso zuen L’Equipengandik 1976-77 denboraldian baina ez zuten Espainiako deialdietan gehiago sartu. Ohikoa Real Madrileko eta Bartzelonako jokalariak joatea zen.

DIEGO ALVAREZ (1954). Txikitatik harrobian jokatu zuen. Ostera, Urkon eta Eibarren, 3. mailan. Ipuruan jokatu zuen azken neurketan Burgosen aurka Bigarren Mailara igoera lortu zuen, 1974an. Realean 11 denboraldi jokatu zituen, bi liga eta Superkopa bat jokatu. Espainiak Selekzioarekin behin jokatu zuen 1980an. Espainia B-rekin 3 neurketa jokatu zituen eta 23 urtez azpikoarekin, berriz, 5 partida. 1980ko Eurokoparako deitu zuten baina ez zuen ezer jokatu.

MARKEL SUSAETA (1987). Txikitatik Athleticeko harrobian jokatu zuen. Lehen taldean 12 denboraldiz aritu zen eta kapitaina izan zen. Superkopa irabazi zuen 15-16 denboraldian. Egun, Australian jokatzen jarraitzen du. Espainiarekin partida bakarra jokatu zuen Panamaren aurka 1-5 irabazita. Gainera, gola egin zuen partida hartan.

MIKEL OYARZABAL (1997). Eibarreko harrobian jokatu zuen Realera joan aurretik. Lehen Mailan 18 urterekin egin zuen debuta. Egun talde donostiarreko kapitain eta liderra da. 21 urtez azpik Espainiako Selekzioarekin Europako Txapeldun suertatu zen 2019an. Talde gorenarekin lehen aldiz 19 urterekin jokatu zuen, 21 urtez azpikoarekin debuta egin baino lehen. Guztira, 7 neurketa jokatu ditu eta bi gol eskuratu ditu. 

Datu hauek, SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira.

 

SDE / Agenda

03 URR

13:00 Estadio Municipal José Zorrilla

Partidua

Jardunaldia5 Real Valladolid CF - SD Eibar

18 URR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - CA Osasuna

25 URR

Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia7 Sevilla FC - SD Eibar

01 AZ

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

08 AZ

El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia9 SD Huesca - SD Eibar

Agenda ikusi