SDE / ALBISTEAK

Eibarrek Celtaren aurka galdu du (4-0)

Itzuli

27/10/2018 20:47

Eibarrek Celtaren aurka galdu du Ligako hamargarren jardunaldian. Armaginek ez dute partida txarra jokatu baina Iago Aspas gehiegi izan da eibartarrentzako. Aurrelariak neurketaren bilakaeran erabakioarra izan da eta talde galiziarra horretaz baliatu da hiru puntuak gehitzeko.

Moañako jokalariak laster aurreratu du Celta markagailuan. Falta jaurtiketa baten bitartez markagailua etxekoen alde jarri du. Eibartarrek, ordea, ez diote aurpegia galdu lehiari eta golaren ondoren minutu onak jokatu dituzte. Jokalari askorekin igo dira kontrako zelaira eta ohiko jokoa egitea lortu dute. Hegaletatik azkar iritsi da taldea baina errematean ez da fin ibili.

Abagune andana izan dute lehen ordu erdian. Kike Garcíak bi aukera garbi izan ditu berdinketa egiteko. Diopek ere berdinketa izan du bere eskuetan baina bere burukadu gutxigatik joan da kanpora. Eibartarren minutu onenak izan dira, banako gertu zegola zirudien. Tamalez, taldea hobeen zegoenean iritsi da etxekoen bigarrena. Kontraerasoan egin dute gola. Aspasek berriro ere, gol bikaina egin du area kanpotik.

Bigarren zatian Eibarrek ez du etsi eta neurketan sartzeko aukerak agortzen saiatu da. Zoritxarrez lehen gola gertu zenean, Celtak hirugarren lortu du kontraerasoan. Brais Méndezek ezinhobeto gainditu Riesgo taldekide batean pasearen ondoren. Hirugarren kolpe latza izan da eibartarrentzat; izan ere, berriz ere hobekien zeudean iritsi da.

Lehia amaieran, Celtak laugarren lort du. Aspasek defentsan emandako erraztasunak aprobetxatu ditu bere hat trick partikularra egiteko. Amaierako emaitza, ordea, gehiegizkoa izan da eibartarrentzat. Armaginek beren aukerak izan badituzte ere, ez du lau eta hutseko jasotzea merezi.

SDE / J10 LaLiga Santander

  • Sergio A.
  • G. Cabral
  • Hugo Mallo
  • Juncà
  • Roncaglia
  • Lobotka
  • B. Méndez
  • Boufal (81')
  • Emre Mor (74')
  • F. Beltrán
  • Iago Aspas (85')

Ordezkoak

  • Sisto (81')
  • Rubén Blanco
  • Araújo
  • Okay (74')
  • Dennis Eckert (85')
  • Júnior Alonso
  • Jozabed
  • Riesgo
  • R. Peña
  • Arbilla
  • Bigas (68')
  • Cote (68')
  • Orellana
  • Jordán
  • P. Diop
  • De Blasis
  • Sergi Enrich (57')
  • Kike G.

Ordezkoak

  • Markel Areitio
  • Cucurella (68')
  • Sergio A. (68')
  • Pere Milla
  • N. E. Ramis
  • Charles L. (57')
  • Marc

Estadioa

Estadio de Balaídos (15.585 ikusleak)

Gol

  • 1-0 (5'). Iago Aspas
  • 2-0 (36'). Iago Aspas
  • 3-0 (56'). B. Méndez
  • 4-0 (82'). Iago Aspas

Epailea

José Luis González González..

SDE / Agenda

13 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

14 AZ

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

15 AZ

12:00 Tafalla

SD Eibar Vs SD Huesca

Lagun-artekoa

24 AZ

13:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia13 SD Eibar - Real Madrid

30 AZ

21:00 Estadio de Vallecas

Partidua

Jardunaldia14 Rayo Vallecano - SD Eibar

Agenda ikusi