sdeibar@sdeibar.com
  comunicacion@sdeibar.com
Bilatu
Jokalariak
Teknikoak
Estatistikak
Datuak
Presidentearen gutuna
Zuzendaritza
Ipurua
Historia
Nola Iritsi
  ABONUAK / SARRERAK
Taldea
Albisteak
Denboraldia
Taldea
Albisteak
Denboraldia
   Gizonezkoenak
   Emakumezkoenak
   Kartelera
  historia
  LAGUNARTEAK
  LOTURAK
>>Zelaia >> Historia


Ipuruako zelaia betidanik egon da lotuta Eibar KEaren historiari; bertan egindako obrak eta handitze lanak talde gorri-urdinaren kirol ibilbidearen islada izan dira. Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen, eta ordudanik, asko aldatu da. Eibarren sorrera datak eta zelaiaren hasierako funtzionamendu datak ez datoz bat. Eibarko futbolaren kronologian hainbat zelai egon dira, behin betikoa eraiki zen arte.


Zalantzarik gabe, Otola-erdikua izan zen ezagunena; bertan eman zituzten lehendabiziko urratsak Eibar KEaren aurreko hainbat elkartek. 40. hamarkadako lehen urteetan Eibar indartu egin zen eta zelai egonkor eta duina izateko beharra planteatu zen. Esfortzuak 1947an amaitu ziren, Ipuruako zelaiaren inaugurazioarekin.

Patuak nahi izan zuen Eibar KE eta Elgoibar KE aurrez-aurre jartzea lehendabiziko partiduan (Erregionaleko Lehen mailako lehen partidua-Costako taldea) Garai hartan elgoibartarrak ziren aurkari nagusiak eibartarrentzat. Gogoraraztekoa da Ipurua inauguratu zen arte, Eibarrek “etxeko”partidu ofizialak Elgoibarko Lerun zelaian jokatzen zituela, bi kluben arteko hitzarmen bati esker. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin.

1948. urtean hasi ziren erdiko tribuna eraikitzeko lanak (Ipuruako graden lehena) eta 1951. urtean inauguratu zen. Sendotze lanik garrantzitsuenetakoa 1959. urtean egin zen: zelaia drainatu, lurra mugitu, bete, berdindu eta lurra eta belarra sendotu ziren. Lan horien aurrekontua 428.000 pezetakoa izan zen. Urte batzuk lehenago preferentzia egokitu zen eta 1970an estali; horrez gain, erdiko tribunaren aldeetako hegoak estali ziren.
    hurrengoa>>

   Babesleak
 
Kutxa
  Grupo Eibar Grupo Bikani

Ipuruako Futbol Zelai Munizipala
Ipurua, 2 · 20600 EIBAR (Gipuzkoa)

Hazte Socio Foro Tienda Revista Prensa Descargas Euskara Euskara Castellano Principal Próximo Partido Último Partido Jornada Hierros Servando Fernandez Astore Gipuzkoa Kirolak Bikani Alfa Hogar