|
Eibar taldearen zaletuak: ongi etorri gure webgune ofizial berritura. Hainbat urte eta gero webguneari itxura modernoagoa ematea pentsatu dugu eta baita edukiak egokitu ere. Hainbat berritasun sartu dugu, gehien interesatzen zaizuen informaziora ahalik eta modurik errazenean iristeko. www.sdeibar.com www.sdeibar.com zaletu guztientzat erreminta baliagarria izatea nahi dugu, eta era berean, gure elkartearekin lotura estutzea.
Aukera hau aprobetxatu nahi dut, igandero, Ipuruan ezinbesteko babesa ematen diharduten zaletu guztiei eskerrak emateko, baina era berean, gure taldearen jarraitzaile direnak ere partiduak zuzenean ikustera animatu nahiko nituzke, gradetan entzuten diren animoak oso garrantzitsuak baitira jokalarientzat.
Aurtengo denboraldiak poztasunak emango dizkigulakoan eta web orri hau zaletu
gorri-urdinak elkartzeko gunea izango delakoan, jaso ezazue nire agurrik beroena.
|